Eduard Suess (1831ko abuztuaren 20a - 1914ko apirilaren 26a) austro-britaniar geologoa izan zen, Alpeen geografian aditua. Jada galduak dauden ezaugarri geografiko bi aurkitu zituen: Gondwana superkontinentea (1861an proposatua) eta Tetis ozeanoa.
Biografia
Londresen jaioa, hiru urte zituela haren familia Pragara joan zen eta hamalau urte zituela Vienara. Gaztetik geologian interesatua, haren lehen lana argitaratzen zuen 19 urterekin (Karlovy Varyen geologiari buruz, Txekiar Errepublika orain). 1857. urtean geologiako irakaslea zen Vienako Unibertsitatean, eta hortik aurrera garatzen joan zen Afrikako eta Europako kontinenteei buruzko teoria eta heldu zen ondorio batera: Alpeak ozeanoaren azpian egon dira. Erabat egia izan ez arren, (ez direlako aurkitu plaka tektoniko horiek) nahiko gertu egon zen eta gaur egun Ozeano Tethys deitzen den kreditua eman zioten 1893an.
Berriro hau ez da erabat zuzena, Suessek pentsatzen zuen ozeanoek urpetu zituztela Lur hauen arteko espazioak, baina bereizi egin ziren. Hala ere, gaur pentsatzen denaren nahiko antzekoa denez oinarriaren ezagutza eman zioten.
Haren bigarren aurkikunde nagusia glossopterisa izan zen, Hego Amerikan , Afrika, eta Indiako fosiletan aurkituak. Hiru Lurralde hauek superkontinente batean lotuak egon zirela zioen eta Gondwanaland deitu zuen.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.