From Wikipedia, the free encyclopedia
Edgar Douglas Adrian OM PRS (Londres, 1889ko azaroaren 30a - Cambridge, 1977ko abuztuaren 4a) britainiar fisiologoa izan zen.
Edgar Douglas Adrian | |||||
---|---|---|---|---|---|
1955eko martxoaren 2a - 1977ko abuztuaren 4a
1950 - 1955 ← Robert Robinson - Cyril Norman Hinshelwood → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Hampstead, 1889ko azaroaren 30a | ||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Cambridge, 1977ko abuztuaren 4a (87 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Alfred Douglas Adrian | ||||
Ama | Flora Lavinia Barton | ||||
Ezkontidea(k) | Hester Adrian, Baroness Adrian (en) (1923ko ekainaren 14a - | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Trinity College Westminster School (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | medikua, politikaria, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa | ||||
Lantokia(k) | Londres | ||||
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea (1937 - 1951) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Académie Nationale de Médecine (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
Westminsterreko High School-en ikasi zuen Bigarren Hezkuntzan eta natur zientziak Cambridgeko Trinity College-n, medikuntzan lizentziatu zelarik 1915ean. Lehen Mundu Gerran Londresko St Bartholomew Hospital-en lan egin zuen, nerbio-nahasteak zituzten soldaduak tratatuz. Cambridgera itzuli zen 1919an eta 1925ean giza zentzumenen organoetan nerbio-bultzadak aztertzen hasi zen, nerbio-zuntzetan unekoa korrontea neurtzeko aukera frogatuz anplifikadorea aplikatuz.
Royal College of Physicianseko irakaslea (Sharpey katedra, 1925) izan zen, Royal Society-koa (Foulerton katedra, 1929 – 1937) Cambridgeko Unibertsitatekoa (Fisiologia katedra, 1937 – 1951). 1951tik Trinity College-eko zuzendaria izan zen.
1932an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen neuronen eta nerbio-zelula motorren funtzioei buruz, Sir Charles Scott Sherrington-ekin partekatu zuen saria.
1950ean Royal Societyko presidente izendatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.