Ea (ibaia)
Euskal Herriko ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Ea Bizkaiko ibaia da, luzera laburrekoa, Ea herria zeharkatuz itsasadar forman itsasoratzen dena Bizkaiko Itsasoan. Ibaiko bokaleko eskumaldean, Eako portua dago. Itsasgoran bakarrik erabili daiteke portu txiki hau, ur eskasia dela eta[1].
- Artikulu hau Bizkaiko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ea (argipena)».
Ea (ibaia) | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°22′01″N 2°37′19″W |
Kokapena | Euskal Herria |
Iturburua | Ereño |
Ea herria ibaiaren alde bietan banatzen da. Alde bata Bedaroako elizatekoa zen XVI. mendera arte eta bestea berriz, Natxitukoa. XVI. mendean sortu zuten herria Bedaroa, Ereño eta Natxituako elizateetako arrantzaleek. 1883an elkartu ziren Natxitua eta Bedaroako herriak Ea ibaian eraikitako zubiei esker[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.