ETA ate logikoa
ETA eragile logikoaren funtzioa simulatzen duen zirkuitua. Zirkuituaren irteera-seinalean (1) balioa izateko sarrerako seinale guztietan ere (1) balioa izan behar du. From Wikipedia, the free encyclopedia
ETA edo AND ate logikoa juntadurak inplementatzen dituen zirkuitua da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarrera guztiak (1) ez duten arte, irteerek (0) balioa izango dute.
SARRERA | IRTEERA | |
A | B | A ETA B |
0 | 0 | 0 |
0 | 1 | 0 |
1 | 0 | 0 |
1 | 1 | 1 |
Ikurrak
Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:
- ETA Ikur militarra (ANSI)
- ETA Ikur angeluzuzena (Europarra)
Hardwarearen deskribapena

ETA ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko ETA ate logiko estandarra 4081 zenbakiduna da. 4081k bi sarrerako lau ate logiko independente dakartza (ikus bedi irudia).
Sarrera gehiagoko ETA ate logikoak nahi baditugu ondorengo CMOS zirkuitu integratuetara jo dezakegu:
- 4073: 3 Sarrerako hiru ETA ate logiko.
- 4082: 4 Sarrerako bi ETA ate logiko.
Inplementazioa
ETA funtzioa NMOS 1 zein PMOS 2 transistoreekin inplementatu daiteke.
Aukera gehiago
EZ-ETA ate logikoak konbinatuz 3, ETA funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.
Ikusi gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.