EZ eragile logikoaren funtzioa simulatzen duen zirkuitua. Zirkuituaren sarreran (1) seinalea duenean, irteeran (0) seinalea izango du, eta sarreran (0) seinalea duenean, irteeran (0) seinalea izango du. From Wikipedia, the free encyclopedia
EZ edo NOT ate logikoa ezeztapen logikoa inplementatzen duen zirkuitoa da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarrera (1) denean irteera (0) balioa du, eta sarrera (0) bada, irteera berriz, (1).
SARRERA A | IRTEERA EZ A |
0 | 1 |
1 | 0 |
Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:
EZ ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko EZ ate logiko estandarra 4049 zenbakiduna da. 4049k sarrera bateko sei ate logiko independente dakartza (ikus bedi irudia).
EZ funtzioa NMOS 1 zein PMOS 2 transistoreekin inplementatu daiteke.
EZ-ETA ate logikoak konbinatuz 3, EZ funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.