From Wikipedia, the free encyclopedia
Dzhokhar Musaievitx Dudaiev (txetxeneraz: Dudin Musa-khant Dƶoxar, Дудин Муса-кӀант Джохар; errusieraz: Джоха́р Муса́евич Дуда́ев; Jalkhoroi, Txetxenia-Inguxia, 1944ko otsailaren 15a - Gekhi-Txu, Txetxenia, 1996ko apirilaren 21a) Sobietar Aire Armadako jenerala, eta errusiar gobernuaren aurkako txetxeniar iraultzaren burua izan zen. Itxkeriako Txetxeniar Errepublikako lehen presidentea izan zen.
Dzhokhar Dudaiev | |||
---|---|---|---|
1991ko azaroaren 9a - 1996ko apirilaren 21a - Zelimkhan Yandarbiyev (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jalkhoroi, 1944ko otsailaren 15a | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Itxkeriako Txetxeniar Errepublika | ||
Heriotza | Gekhi-Txu, 1996ko apirilaren 21a (52 urte) | ||
Hobiratze lekua | ezezaguna Txetxenia | ||
Heriotza modua | giza hilketa: misil-erasoa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Alla Dudayeva (en) | ||
Leinua | Teip (en) Tsechoy (en) Q4537487 | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | M. M. Raskova Higher Military Aviation School of Pilots in Tambov (en) (1962 - 1966) Gagarin Aire Armadaren Akademia (1971 - 1974) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hegazkinlaria, politikaria eta ofizierra | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Aireko indar Chechen National Guard (en) Aireko Indar Sobietarrak | ||
Gradua | maior jeneral Air Force major general (en) generalissimo (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Afganistango gerra Lehen Txetxeniako Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama sunismoa | ||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista nonpartisanism (en) | ||
Haurra zela, Kazakhstango sobietar errepublikara deportatu zuten familia, eta hamahiru urte igaro zituen han. Tamboveko Aire Armadako Ingeniaritzako Goi Eskolan, eta 1974tik aurrera, Juri Gagarin Akademian egin zituen ikasketak.
Hegazkin-dibisio bateko buru izan zen Tartu inguruan (Estonia), eta pixkanaka gora egin zuen, brigadako jeneral-gradua lortu arte. Hogeita hamasei urterekin, jeneral-gradua lortzen lehenengo txetxeniarra izan zen. Bonbaketari estrategikoen ardura zuen Tartuko aireko indarren basean; hau da, bonba nuklearrez uneoro hornitutako hegazkinak ziren bere agindupekoak, beti prest Gerra Hotzean AEBekin gerra nuklearra hastekotan, hegazkinak aireratu eta etsaiaren helburuak bonba atomikoz jotzeko[1].
Tartun bizi zela, estoniera ikasi zuen, eta estoniarrekiko begirunea landu zuen.
1990 inguruan, Sobietar Batasuna desegiteko bidean jarri zenean Baltikoko herrien independentzia mugimenduarekin, mugimendu nazionalistarekiko begirunez, Dudaievek ez zituen sobietar agintarien aginduak, parlamentua eta telebista ixtea, bete[2].
Tartu hirian bere koartel nagusia izan zena hotela da 21. mendean, eta atarian Dudaieven omenezko plaka bat dauka, estonieraz, ingelesez eta txetxeneraz idatzia[3].
1990ean bere dibisioa Estonia uztera behartu zuten, eta Groznira, Txetxeniako hiriburura, itzuli zen.
Txetxeniar Herriaren Kongresu Nazionaleko oposizioko organizazio nazionalistaren batzorde eragilearen zuzendari izendatu zuten. 1991n Txetxeniako aginpidea eskuratu zuen, Txetxenia-Inguxia Errepublika Autonomoko sobietar agintaria kargutik kenduta. Lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi eta hilabetera, Txetxeniako Errepublikaren burujabetasuna aldarrikatu zuen.
1994ko abenduan Errusiako gudarostea Txetxenian sartu zen, errepublika hari Errusiako Federazioaren barruan eusteko asmoz, eta errusiar eta txetxeniar gudarosteen arteko gudua hasi zen. Dudaiev bere kuartel nagusian hil zen, Txetxenia hegoaldeko basoetan, errusiar gudarostearen eraso batean, 1996ko apirilean[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.