Durangoko geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Durango Euskotrenen E1 eta 1D lineei dagokien lurpeko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokia 2012ko abenduaren 17an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Durango | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Geltoki kalea, 2; 48200 | ||||||||||||||
Udalerria | Durango, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | DUR | ||||||||||||||
Gunea | 4. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 2012ko abenduaren 17a | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar | ||||||||||||||
Araba Bus | Gasteiz ↔ Durango |
2007an Euskal Trenbide Sareak geltoki berria eraikitzeko eta hainbat pasonibel kentzeko lanak hasi zituen. Trenbidea bikoiztu eta lurperatu zen, Durango Operazioa izeneko programaren barruan. 2012ko abenduaren 17an geltoki berria ireki zen.[1] Honekin batera, Fauste-Landako geltokia behin-betiko itxi zen.
2013ko uztailaren 1.an disuasio-aparkalekua jarri zen martxan.
Urte bereko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[2]
2017ko azaroaren 7an Bizkaiko Garraio Partzuergoak Bezeroen Arretarako Bulego integral bat jarri zuen martxan geltokian.[3]
Urte bereko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]
2018ko martxoaren 12an Ezkurdi plazako sarbidea itxi zen, sarbidean hobekuntza lanak egiteko. Eskailerak hobetu ziren, malda txikituz, mailak handituz eta eskailera-buruak gehituz; eta sarbidea egurats zabaletik babestu zen geltokiko eraikinera heltzen den altzairu eta beirazko estalki bat gaineratuz. Aurrekontua 320.000 eurokoa izan zen eta lanak amaitu eta gero 2018ko urriaren 28an sarbide berrireki zen.[5]
Geltokiak Zaha Hadid arkitektoaren diseinua du. Kanpoaldeko itxura kurboa da, eta argi sarrera handia du estalkian zehar, nasaren gainean. Kaleko kotan galeriadun bestibulua dago, zeinak balioztatze-makinak eta leihatilak dituen. Beheko mailan 91 metro luze den nasa zentrala kokatzen da, eskaileraz zein igogailuz hornituta. Geltokiko alde bakoitzera irteera bana dago. Hormetan argi artifizialak kolore ezberdineko panel errektangeluarrekin bat egiten dute.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina, Wi-Fi zerbitzu eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integralez hornituta dago. Gainera, eraikinak gune komertziala eta 350 kotxeentzako aparkalekua dauka, horietatik 96 disuasio-aparkalekurako.
2013ko uztailaren 1.an tren geltokiko eraikinean disuasio-aparkalekua martxan jarri zen. Aparkalekuak hobaridun tarifa eskaitzen die Euskotrenen bezeroei, kotxea gehienez 24 orduz aparkatuta egon daitekelarik. Aparkalekua P-3 solairuan kokatzen da eta 96 kotxeentzako lekua du, zeinetatik 4 mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta dauden. Zerbitzuaren hobaridun prezioa 0,80€koa da 24 orduko.[6]
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.