Durangaldeko Teila Gerediaga Elkarteak bi urterik behin banatzen duen saria da.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Durangaldeko Teila
Datuak
Motasaria
Jarduera
Honen parteGerediaga Elkartea
Historia
Sorrera1997
Itxi

Historia

1997an eman zen lehenengoz saria eta ordutik bi urterik behin banatzen da. Merinalde Egunaren testuinguruan banatzen da eskerron saria eta 1875eko abenduaren 27an Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian, Merinaldeko azken batzarra egin zela oroitzen du.[1]

Durangoko Merinaldeko kanpoko norbaiti egiten zaion omenaldia da, Durangaldearekin izan duen lotura aitortzeko eta eskualdearen alde egindako lana eskertzeko. Teila Arabako Olleriaseko Euskal Zeramikako Museoaren sortzaile, zeramista eta zuzendariak Blanka Gómez de Segurak egindakoa da.[1]

"Teila dugu euskal kulturan etxekotasuna adierazten duen ikurra eta, saria eskuratzean, omenduak bere lanagatik herriko esker ona jasotzen du"[2]

Saridunak

  • Gregorio Monreal Zia, historiagilea (1997)
  • Pedro Mari Basañez, arkitektoa(1999)
  • Adrian Zelaia, legelaria (2001)
  • Karmele Goñi, etnografoa (2004)
  • Enrike Ibabe, ikerlaria (2006)
  • Jose Angel Barrio Loa, artearen historiagilea (2008)
  • Jose Luis Muñoyerro "Munitibar", kazetaria (2010)
  • Iñaki García Camino, arkeologoa (2012).[3]
  • Juanjo Moreno, jesuita (2014).[2]
  • Jon Pertikari, dantzazalea (2017).[4]
  • Dorita Ruiz, irakaslea (2019).[5][6]

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.