Drakon
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Drakon (greziera klasikoz Δράκων) Atenasekoa, (K.a. 650 inguruan jaioa), Atenasko legegile bat izan zen, arkonte eponimo kargua bete zuena. Hiriko legeen lehen kodetzearen egiletza ematen zaio, K.a. 621ean, ordura arte, ahoz aho igorriak izan zirenak.
Drakon | |||
---|---|---|---|
K.a. 620 - K.a. 619 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Atenas, K.a. 650(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Antzinako Atenas | ||
Bizilekua | Atenas | ||
Heriotza | Egina, K.a. 600(e)ko hamarkada (40/59 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | legegilea |
Kodearen zorroztasunak, zigor oso zorrotzak ematen zituena baita lege-hauste txikiendako ere[1], drakoniar hitza sorrarazi zuen, zigor sistema zorrotz bat adierazteko. Hala ere, bere izenaren lotura iraunkorra izan den arren, Drakon, arau guzti hauen zati oso txiki baten egilea baino ez zen izan, dirudienez, Zuzenbide arruntean eta hilketarentzako zigorretan zentratuz, familia mendekuekin amaitzeko modu bezala.
Antzinako Grezian tradizioa zen norbait babesteko arropa, txapelak eta tunikak gainera botatzea; kondairak dio hainbeste bota zizkiotela antzoki batean zegoela, ito zutela eta bertan hil[2][3]. Hala ere, esaten da Eginara erbesteratu zutela, bertan hil zelarik[4].
Bere legeak, Solonek leundu zituen, honek, gainera, klase baxuenei hiritartasuna ere eman zielarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.