From Wikipedia, the free encyclopedia
Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia —askotan Jekyll eta Hyde forma laburtuaz aipatua— Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen eleberria da. Lehen aldiz ingelesez 1886an The Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde («Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia») jatorrizko izenburuarekin argitaratua izan zen. 1990ean argitaratu zen euskaraz lehen aldiz, Dr. Jekyll eta Mr. Hyde izenburupean, Xabier Galarretak itzulia. 2019an, bigarrenez argitaratu zen euskaraz, Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia izenburupean, Koro Navarrok itzulia.
Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia | |
---|---|
1886ko lehen argitarapena. | |
Datuak | |
Idazlea | Robert Louis Stevenson (1888ko urtarrilaren 9a) |
Argitaratze-data | 1886 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde |
Herrialdea | Eskozia |
Formatua | Inprimatua |
Euskaraz | |
Izenburua | Dr. Jekyll eta Mr. Hyde (1990) / Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia (2019) |
Itzultzailea | Xabier Galarreta (1990) Koro Navarro (2019) |
ISBN | 9788497970556 9788491093275 |
Jekyll edabe berezi bat sortu duen zientzialaria da. Edabe hori erabiliz pertsonaren alde negatiboa edo gaiztoa izaera gizatiarrengandik bereizi egin daiteke. Jekyll edabe hori hartzen duenean Edward Hyde kriminalean bihurtu eta nortasun horrekin edozein gaiztakeria egin dezake. Eleberrian azaltzen denez, denok ditugu alde negatibo eta positibo horiek. Ikuspuntu horretatik Hyde gure alde gaiztoenaren sinboloa da.
Argumentua Utterson Londresko abokatuaren ikerketarekin hasten da. Uttersonek Enfield jaunaren ahotik historia harrigarri bat entzun du. Hortik abiatuta Mr. Hyde izeneko gizon baten benetako izaera ezagutzeko ikerketari ekingo dio. Antza denez, Hyde horrek bere lagun hurko batekin, Jekyll doktorearekin, harreman estua izan du. Ikerketa horien haritik Uttersonek Jekyllen testamentua ezagutuko du. Horren arabera, bera hilez edo desagertuz gero, bere ondasun guztiak Hyderen eskuetara joan beharko dira. Orduan, testigu baten aurrean, sir Danvers Carew parlamentariaren hilketa Hyderen eskuz gertatzen da. Utterson hilketa argitu nahi du eta haren susmoa da Jekyllek Hyde hiltzailea babesten ari dela.
Jekyllen ezinegona gero eta handiagoa da. Une bat heltzen da non gehiago ezin duen eta bere laborategian ezkutatzen den. Egun batean, Poole, Jekyllen morroia, Uttersoni deitzen dio; biak laborategian sartzen dira eta han Hyderen gorpua topatzen dute. Antza, bere buruaz beste egin du. Jekyll, ordea, ez da inon agertzen. Azkenik, gutun batzuek gertatutakoaren nondik-norakoa argituko dute.
Obra "nortasun zatitua", identitate asaldura disoziatiboa, faltsuki deitua izan den egoera mental arraroarekin lotu izan da; horren arabera gorputz berdinaren barnean nortasun bat baino gehiago dago. Kasu honetan, Dr Jekyllen barnean eta moralitatearen aurrean bi nortasun daude, bata ona eta, bestea, gaiztoa. Nobelaren eragina hain izan zen handia ezen hizkuntzaren parte bihurtu baita.
Irakurle askok, bestalde, "nortasun bikoitza" interpretazioa sinpleegia dela argudiatu dute. Jekyll berak ikusi zuen pertsona bat nortasun askotan zatitu daitekeela. Berak aztertzaileek etorkizunean pertsonak ego desberdin askoz zatituta egotea aurkitzea espero zuen. Nobela honi buruzko polemika barruan, Vladimir Nabokov idazleak "ona txarraren kontra" liburuaren ikuspuntuak dioen bezala, nobela iruzurra zela argudiatu zuen, Jekyll Viktoriar Aroaren arabera moralki zuzena izan ez baitzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.