afroamerikar matematikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Dorothy Johnson, Vaughan (Kansas City, Missouri, AEB, 1910eko irailaren 20a - Hampton, Virginia, 2008ko azaroaren 10a) afroamerikar matematikaria izan zen, NACAn (Aholku Batzorde Nazionala Aeronautikan) lan egin zuena, agentzia hori NASA bihurtu zen geroago. Bertan hainbat lan-taldetan nabarmendu zen, esaterako West-computing taldean (Analisiko dibisioan eta Konputaziokoan, non aditu bihurtu zen FORTRAN programazio-lengoaian). Sateliteak jaurtitzeko SCOUT proiektuan lan egin zuen geroago NASAn 1971ean erretiroa hartu zuen arte. NACAn eta NASAn lehenengo arduradun eta kudeatzaile afroamerikarra izan zen.[1] NACAn sartu aurretik matematika irakaslea izan zen.[2][3]
Dorothy Vaughan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kansas City, 1910eko irailaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Newport News |
Talde etnikoa | Estatubatuarra afro-amerikarra |
Heriotza | Hampton, 2008ko azaroaren 10a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wilberforce University (en) 1929) Zientziatan graduatua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, programatzailea eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | NASA 1971) Aeronautikaren Aholku Batzorde Nazionala |
Musika instrumentua | ahotsa |
Zazpi urte zituela bere gurasoak, Leonard eta Anne Johnson, Mende-Virginiako Morgantown-era mugitu ziren. Dorothy batxilergoan graduatu zen Beechurst High School-en 1925ean, eta 1929an jaso zuen Matematika Zientzien lizentziatura Wilberforce Unibertsitatean.
NACAko Langley Ikerketa-zentroan 1943an sartu aurretik Vaughan bigarren hezkuntzako matematika irakaslea izan zen, Farmville-ko Moton High School-en (Virginia). Hori Franklin D. Roosevelt presidentearen 8802 Ordena Exekutiboari esker izan zen, industrian arraza edo erlijioagatik diskriminaziorik ez izateko sortua.[4] Behin NACA ikerketa-zentroan sartuta, berak uste zuen lan horrek gerra amaitu arte baino ez zuela iraungo, baina jarraitu zuen eta 1949an Vaughan West Area Computers lan-ataleko zuzendari gainbegiratzailea bihurtu zen. Lan talde berezi hura afroamerikar emakumeekin osatuta zegoen esklusiboki, eta denak ziren espezialistak matematikan.[5] NASAn hasieran emakume zurien eta beltzen komunak bananduta zeuden. Denborarekin emakume matematikari horien ekarpena nabarmendu egin zen, bai banaka eta talde gisa ere, euren ekarpenak ia arlo guztietara heldu ziren Langley-ko ikergunean. Vaughan-ek hainbat emakume zuriri ere lagundu zien merezitako sustapena edo soldata-igoera jasan zitzaten.
Bere ibilbidean zehar Vaughan matematikari oso errespetatu bat izan zen, eta zuzendari gainbegiratzailea izatera heldu zen lehen pertsona afroamerikarra izan zen NACAn, baita geroago NASAn ere. NASAko bere azken hamarkada hartan Katherine Johnson eta Mary Jackson emakume matematikari ospetsuekin lan egin zuen, emakume kalkulatzaileen taldean. Gero John Glenn astronautaren bidaietako orbiten kalkuluak egin zituzten. 1971ean erretiratu zen NASAn. 2008an hil zen 98 urterekin.
2017an estreinatu zen Hidden Figures filmak ("Ezkutuko talentuak") Dorothy Vaughan-en eta bere bi lankideren bizitza kontatzen du (Katherine Jhonson eta Mary Jackson).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.