Dominika Rekalt
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Dominika Rekalt[1] (Altzabeheti, Zuberoa 1959 - ) idazle eta kazetari zuberotarra da. Ttittika izenez ere ezaguna da.
Dominika Rekalt | |
---|---|
![]() (2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, 1959 (65/66 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea eta irrati-esataria |
![]() |
Biografia
Altzabehetikoa, Jean-Pierra Rekalt pastoral errejentaren anaia da.
Lanbidez irrati esataria da Xiberoko Botzan eta hor ahoz ere duen hizkuntza-aberastasuna erakusten du.
Antzezle lanetan ere ikusi ahal izan dugu[2], Isiltasunarekin solasean eta beste obra batzuetan Tokia antzerki-taldeko kide gisa. Zinemarako, Gartxot film laburra[3] eta Xora film luzea egin ditu[4].
Lanak
Herri-antzerkian kokatzen diren bi lanen egilea da momentuz:
- Oiherkoren trajeria pastoralarekiko berritzailea den eta esperimentaltzat[5] jo zen lana, 2006an Ahüzkin taularatua eta beranduago Izarran (Araba) ere emana. Hebentik elkarteak antolatu zuen.
- Belagileak[6] edo Bel(h)agileen trajeria pastorala, 2009an Basabürüako Aloze-Ziboze-Onizegaineko herritarrek emana. Pierre de Lancre inkisidorea eta "sorginen" ehizari buruzkoa da, 1609ko epaiketa soantuaren mendeurrena dela medio. Beraz, Lapurdi protagonista da pastoral honetan. Honetan ere elementu berritzaileak sartu zituen[7].
- Etxebarre 007 ikuskizuna izen bereko herrian 2007n eman zenaren testua ere Rekalti zor zaio[8]. Besteak beste Joseba Sarrionandia idazleak eta Gonzalo Etxebarria artistak kolaboratu zuten.
Davantek bere erreferentziazko antologian lehen bi lanetako zati batzuk jaso zituen.
Iturriak
- Davant, Jean-Louis. (2008). Zuberoako literaturaz. Antologia laburra. Bilbo: Euskaltzaindia.

Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.