Domingo Aldama
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Domingo Marcos Aldama Arechaga (Gordexola, XVIII. mendea - XIX.mendea) azukre-lantegien jabea[1] eta esklaboen jabe[2] eta trafikatzailea. Enkarterrietako hainbat auzokide Kubara joan ziren 1815 eta 1870 urte arten Aldamaren aberastasunari jarraituz.[3] Rosa Alfonso Soler kubatarrarekin ezkondu eta Miguel, Rosa, Gonzalo eta María Dolores izan zituzten seme-alaba.
Domingo Aldama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gordexola, |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosa Alfonso Soler |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | esklabo-trafikatzailea |
XVIII. mendean hainbat izan ziren esklaboen trafikoan sartu ziren euskal-kubatarrak, horren aurrekaria izan zen Santiago Lasa eta bere atzetik Domingo Aldama, Bonifacio González Larrinaga, Joaquín de Arrieta, José Antonio Ibarra, Martín de Zavala edota Salvador Lapaza de Martiatu joan ziren.
Erregistro batzuen arabera, 1787an jaio zen, beste batzuetan 1790 eta 1791 urteak aipatzen dira jaiotegun bezala.[4] Bere aita Amurriokoa omen zen, eta bere amonaren lehenengo abizena Zulueta zen.[4] Hamalau edo hamasei urte zituelarik Veracruzera joateko pasaportea eskatu zuen. Izan ere, bere osaba zen Domingo de Arechagak deitu omen zuen.[4] Ondoren, Kubara aldatu zen, non Gonzalo Alfonsorentzat egin zuen lan, esklabo egindako afrikarren salerosketan.[4] 1815ean Alfonsoren alabarekin ezkondu zen, Rosa Alfonsorekin hain zuzen ere, eta hurrengo urtean, 1816an Santa Rosa izeneko azukre-lantegia sortu zuen, Matanzasetik gertu, non 300 bat esklabu zituen.[4] Gerora, Santo Domingo, San José eta Concepción izeneko azukre lantegiak sortu zituen ere.[4] 1833ko kolera epidemiaren ondorioz, Santo Domingo lantegian zituen 130 esklabuetatik 75 hil ziren.[4] 1836an irlako 16 pertsonarik aberatsenen artean zegoen.[4]
XIX. mendean Espainiko kolonietan bizi zirenen jatorriaren eta eskubideen gaineko eztabaida sutzua eman zen, arraza espainiartasuna neurtzeko irizpidea izan zen. Era berean, Kubako eliteak esklabuen altzamenduaren beldur bizi ziren eta abolizionismoari lotutako edozein adierazpen eragin katastrofikoko teoriak sustatzen zituen. Horren adibide zen Domingo Aldama, zeinak esklabotzaren abolizionismoak beltzen altzamendua eta, ondorioz, zurien eta beltzen arteko gerra ekarriko zuela adierazten zuen 1841ean:
la fuerza armada y la unión de los blancos contendría en sus justos límites todas las tentativas que se suscitasen, pero no creo que esto pudiese verificarse sin destruir grandes masas de la raza negra.[5]
Urte horretan hain zuzen ere, 1841ean, Aldama Jauregia eraikitzen ari ziren esklabuen altzamendua eman zen.[4] Autoritateak infanteria bidali zuen eta hauek esklabuen kontra tiro egin zuten, hamar hil eta beste hamaika zauritu zituzten.[4] Altzamenduaren nondik norakoak ikertzean jakin zenez, eraikuntzan ari ziren 52 esklabu alokatu zituen Aldamak Guanabacoako trenbidean aritu zitezen, baina lucumi-ak ziren esklabo haiek landa-lanetara bidaliko zituztelaren beldur matxinatu ziren.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.