Djenné
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Djenné (banbaraz: ߘߖߋߣߣߋ) Mali erdialdeko Mopti eskualdeko hiria eta udalerria da. Niger eta Bani ibaien elkargunean eratzen den barne deltan dago, Moptitik 130 km hego-mendebaldera. Udalerriak hiria eta inguruko 10 herri hartzen ditu barne eta 2009an 32.944 biztanle zituen.[1]
Djenné | |
---|---|
commune of Mali (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Mali |
Region of Mali | Mopti eskualdea |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°54′N 4°33′W |
Azalera | 302 km² |
Altuera | 278 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Vitré eta Fez |
Djennéko historia Timbuktukoari estuki loturik egon da. XV. eta XVII. mendeen artean, Timbuktutik irten edo Timbuktura sartzen ziren Saharan zeharko merkataritzako gai gehienak (urrea, gatza..) eta esklaboak, Djennétik zehar igarotzen ziren. Bi hiriak islamdar jakinduriaren gune bilakatu ziren. Baina, portugaldarrek Afrikako itsasaldean merkatal portuak eraiki zituztelarik, Saharan zeharko merkataritzak garrantzia galdu zuen eta Djenné gainbehera etorri zen.
Hiria ospetsua da bere lasto-buztinezko arkitekturarengatik. Eraikin aipagarriena Meskita Handia da, lehengo meskita zegoen leku berean 1907an eraikia. Hiru kilometro hego-ekialdera Djenné-Djenno dago, Djennéren jatorrizko kokapena eta Saharaz hegoaldeko Afrikako hiri zaharrenetako bat[2]. 1988an UNESCOk Djenné eta Djenné-Djenno Gizateriaren Ondare izendatu zituen[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.