From Wikipedia, the free encyclopedia
Diwali edo Divali[1] jaia, "argien jaialdia" hinduismoaren Kartika hilabetean egiten den bost eguneko jaialdi indiarra da.[1][2] Jaialdia Dhanteras izeneko egunean hasten da, Krishna Paksharen hamahirugarren ilargi-egunean, hinduen egutegiko Ashvin hilaren ilbeheran. Egutegi gregoriarrean, Diwali urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean gerta liteke. Erlijio batean baino gehiagotan ospatzen da Diwali indiarren artean, hala nola hinduismoan, sikhismoan eta jainismoan.[3]
Festaren sinbolismoa zera da: gizakiak Egiaren argirantz aurrera egiteko beharra, ezjakintasunetik eta zoritxarretik. Dharmaren (bertutearen) garaipena lortzea adharmaren gainean (bertuterik eza).[4]
Diwalin jendeak arropa berria estreinatzen du, gozokiak partekatzen ditu eta suziri eta su artifizialak jaurtitzen dituzte. Indiako urte berriaren sarrera da, eta urteko gaurik esanguratsuenetako eta alaienetako bat.
Hinduentzat jai honen buru jainkosa bat da, Lakshmi, Vishnuren ezkontidea. Berak ematen ditu oparotasuna eta aberastasuna, horregatik da bereziki garrantzitsua merkatarien kastarentzat (vaisyak). Ganesh jainkoa ere bereziki gurtzen dute egun horretan. India ekialdean bereziki Kali jainkosa ere gurtzen dute.
Hinduismoaren historia mitikoko zenbait gertaeraren urteurrena da Diwali. Adibidez, Narakasura deabrua hil zuen Krishnak, eta preso zituen hamasei mila dontzeila askatu zituen. Halaber, ospatzen Ayodhya hirira itzuli zela Rama printze eta jainkoa, Ravana Deabruen erregea garaitu ondoren. Kondaira honen arabera, Ayodhya hiriko bizilagunek harresiak eta teilatuak su, kriseilu eta lanparekin bete zituzten, Ramak bidea erraz aurki zezan. Hortik ondorioztatzen da Diwali gauez argi asko pizteko ohitura.
Etxeak modu berezian garbitzen dira eta hainbat motibo eta olio lanpara edo kandelekin apaintzen dira, ilunabarrean pizten direnak. Ohikoa da plater eta gozoki gozoz osatutako janaria egitea, inguruko eta familiako pertsonei opariak egitea, su artifizialak eta jokoak. Une egokia da kontu-liburuak berritzeko, garbiketa orokorra egiteko, etxeko tresna batzuk ordezteko, etxea margotzeko eta urte berrirako apaintzeko. Tradizioak dio jainkosak bereziki lagunduko diela etsaiekin adiskidetzen direnei.
Ohikoa da aldarea jartzea Lakshmiren irudi batekin, etxeko lehentasunezko leku batean. Irudi horri loreak, intsentsua eta txanponak eskainiko zaizkio mantra errepikatzen den bitartean:
« | oṃ Śrī Mahā-Lakṣmīyai namah Om! Fortuna andere handiari aintza! |
» |
Ilunabarrean etxeetako leiho eta ate guztiak irekitzen dira, eta horietako bakoitzean argi-eskaintza bat egiten da olio-lanpara edo kandela batekin, mantra bera errepikatuz, Lakshmi etxeetara izpirituz sar dadin bertan urtebetez geratzeko. Paperezko ontziak edo lanparatxoak ere botatzen dira ibai sakratuetara. Zenbat eta urrunago joan, orduan eta zoriontasun handiagoa izango dute datorren urtean. Egunsentiarekin erritualki burua garbitzen du hinduek, eta hori Ganges ibaian bainatuko bailira bezala da, balio sinboliko bera da.
Jainisten tradizioan, beren erlijioaren sortzaileak, Mahavirak, egun honetan nirvana edo askapena lortu zuen, eta hori da ospatzen dutena.
Sikhen artean, bere seigarren guru Hargonbind zenaren askatzea ospatzen dute, eta omenaldia egiten diete sikhismoaren hamar guru espiritualei.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.