konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Dimetil sulfatoa (CH3O)2SO2 formulako konposatua da, sintesi organikoan erabilera oparoa duena. Metanolak eta azido sulfurikoak eratutako diester bat da. Bere formula sarri (CH3)2SO4 edo Me2SO4, ematen da non CH3 eta Me-k metilo taldea adierazten duten.
Dimetil sulfato | |
---|---|
Formula kimikoa | C2H6O4S |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | hidrogeno, karbono, oxigeno eta sufre |
Mota | ester |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,33 g/cm³ (20 °C) |
Disolbagarritasuna | 3 g/100 g (ur, 18 °C) |
Fusio-puntua | −32 °C |
Deskonposizio-puntua | 188 °C |
Lurrun-presioa | 0,1 mmHg (20 °C) |
Masa molekularra | 125,999 Da |
Erabilera | |
Rola | alkylating agent (en) , Mutageno, Immunoezabatzaile, occupational carcinogen (en) eta kantzerigeno |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 0,5 mg/m³ (10 h, baliorik ez) 5 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Flash-puntua | 83 °C |
IDLH | 36,12 mg/m³ |
Eragin dezake | dimethyl sulfate exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | VAYGXNSJCAHWJZ-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 77-78-1 |
ChemSpider | 6252 |
PubChem | 6497 |
Reaxys | 635994 |
Gmelin | 59050 |
ChEMBL | CHEMBL162150 |
RTECS zenbakia | WS8225000 |
ZVG | 10580 |
DSSTox zenbakia | WS8225000 |
EC zenbakia | 201-058-1 |
ECHA | 100.000.963 |
MeSH | C007482 |
UNII | JW5CW40Z50 |
KEGG | C19177 |
Dimetil sulfatoa likido oliotsu kolorgea da tipularen antzeko usaina du. Oso toxikoa da alkilatze-agente sendo guztiak legez.
Dimetil sulfatoa XIX. mendearen hasieran deskubritu zen[1] eta urte batzuk geroago J.P. Claessonek bere prestakuntza sakon aztertu zuen[2]. Lehen Mundu Gerra arma kimiko moduan baliatu zen.
Laborategian sintetiza daiteke dimetil sulfatoa hainbat metodori segituz[3].
Manerarik errazena da azido sulfurikoa metanolez esterifikatzea.
Komertzialki prestatzeko ordea beste prozesu bat usatzen da: dimetil eterra sufre trioxidoarekin erreakzionaraziz.
Dimetil sulfatoa fenolak, aminak eta tiolak metilatzeko baliatzen da sintesi organikoan. Metilo talde bat bigarrena baino azkarragoa transferitzen da. Metilazioa SN2 erreakzio baten bidez pasatzen da. Beste metilazio-erreaktibo batzuekin konparatuta industriak dimetil sulfatoa nahiago izaten du oso erreaktiboa izateaz gain merkea delako.
Dena dela, oso toxikoa denez, toxikotasun txikiagoagoko beste metilazio-erreaktibo batzuk ere usatzen dira, nahiz eta garestiagoak eta ez horren eraginkorrak izan, adibidez, metil ioduroa edo dimetil karbonatoa oxigenoa metilatzeko[4].
Fenolak metilatzeko oso ohikoa da dimetil sulfatoa. Halaber, hainbat alkohol metilatzeko ere balia daiteke, etsenplurako tert-butil alkohola.
Alkoholxidoen gatzak ere aise metilatzen dira dimetil sulfatoarekin[5].
Dimetil sulfatoa erabil daiteke amonio kuaternarioaren gatzak edo amina tertziarioak sintetizatzeko. Bi kasuetan aminaren nitrogenoa metilatzen da.
eta,
Merkaptanoak eta bere gatzak erraz metilatzen dira dimetil sulfatoaren bidez.
Tioesterrak prestatzeko baliatzen da, halaber.
Dimetil sulfatoa kartzinogenoa eta mutagenoa, oso pozoitsua, korrosibo eta ingurumenarentzat kaltegarria da[7][8]. Dimetil sulfatoak larruazalaren, mukosen eta digestio-aparatuaren bidez absorbitzen da eta heriotza eragin dezake arnas-aparatuaren erreakzioren bidez. Begiei ere erasotzea ohikoa da. Usain sakonik ez duenez eta berehalako narritadurarik sortzen ez duenez ez dago seinalerik airean egon daitekeen kontzentrazio hilgarria adierazteko[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.