From Wikipedia, the free encyclopedia
Dikeak, geologian, jatorri magmatikoa duten egitura tabularrak dira. Jatorrizko haitz baten pitzadura bat magmak betetzen duenean osatzen dira. Hortaz, dikeak osatzen dituzten arrokak intrusiboak izan ohi dira.[1] Alta, dike sedimentarioak ere badaude.
Dikeek beste gorputz arrokatsu edo geruza batzuk zeharkatzen dituzte. Horrenbestez, dikeak zeharkatzen dituzten arrokak baino gazteagoak direla ondorioztatzen da. Beren itxurari dagokionez, inklinazio handiz sortzen diren formazioak dira, batzuetan ia bertikalak izateraino. Hala ere, deformazioak jasan ditzakete, erabateko horizontaltasuna lortuz (sillak). Honen arrazoia, jatorri tektoniko batengatik, zeharkatzen dituzten estratuen errotazioa da, horrela dikeen beren errotazioa ere eraginez.
Lodiera oso desberdinak izaten dituzte, zentrimetro gutxi batzutik eta hainbat metrorako lodiera har baitezakete. Era berean, dikearen luzera ere metro gutxi batzukoa edo zenbait kilometrokoa izan daiteke. Arroka igneo intrusiboak dira eta orotariko konposizioa izan ohi dute, basikotik ultra azidorainokoa.
Dikeak normalean multzoka sortu ohi dira, dike taldekatzeak osatuz. Gutxitan aurkitzen dira dike bakartiak. Dikeen eraketa espantsio indarrak dauden zona tektonikoetan gertatzen den fenomenoa da. Zona hauetan, magmaren igoera gauzatzen da eremu ahulenetik, azkenean, magma azaleratu eta guztiz kristaldu arte. Prozesu honetan sortzen diren gorputzei dikeak deritze. Esan bezala, dike hauek beste gorputz arrokatsuetan barrena sortzen dira inklinazio handiz.[2]
Egitura hauek irizpide batzuen arabera sailkatzen dira, besteak beste: konposizio eta texturaren arabera alde batetik, eta formaren arabera bestetik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.