Remove ads
konposatu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Deuterokloroformoa edo kloroformo deuteratua (CDCl3) kloroformoaren (CHCl3) aldaera bat da, zeinetan hidrogeno-atomoa deuterio isotopoak ordezkatu duen. Erresonantzia Magnetiko Nuklearrean laginen disolbatzailetzat usatzen da.[1]
Deuterokloroformo | |
---|---|
Formula kimikoa | C2HCl3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | [2H]C(Cl)(Cl)Cl |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono, kloro eta deuterio |
Mota | deuterated compound (en) |
Masa molekularra | 118,921 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | HEDRZPFGACZZDS-MICDWDOJSA-N |
CAS zenbakia | 865-49-6 |
ChemSpider | 64654 |
PubChem | 71583 |
Reaxys | 1697633 |
Gmelin | 85365 |
NBE zenbakia | 1888 |
EC zenbakia | 212-742-4 |
ECHA | 100.011.585 |
UNII | P1NW4885VT |
Deuterokloroformoa beste disolbatzaile deuteratuak baino errazago eta merkeago produzitzen da. Halaber, kimikoki ez da oso erreaktiboa. Nekez trukatzen du deuterioa solutuarekin eta bere irakite-puntu baxuak erraztu egiten du lagina berreskuratzea[2][3].
Ikuspegi biologikotik kloroformoak baino toxikotasun txikiagoa du gibelean C-D lotura C-H lotura baino sendoagoa baita eta nekezagoa egiten du triklorometil erradikala (•CCl3) sortzea[4].
Protoi EMNn erabiltzen den deuterokloformoak % 99 baino proportzio handiagoan ordeztu du deuterioak hidrogenoa, hots, protoia. Horrela ebitatzen da protoiaren seinaleak laginaren hidrogeno-atomoen seinaleak maskaratzea. Deuterokloroformo komertzialak beti izaten du deuteratu gabeko kloroformo arrastoren bat, % 0,2 ingurukoa, zienak singlete txiki bat ematen duen 7,26 ppm-tan lerrakuntza kimikoaren barne-erreferentzia gisa baliatzen dena. Singleteari hondar-disolbatzailearen tontorra esan ohi zaio.
Karbono-13 EMNn deuterokloroformoaren karbono-atomo bakarrak hirukote bat eratzen du 77,16 ppm-ko lerrakuntza kimikoan non hiru tontorrak tamaina bertsukoak diren.
Deuterokloroformoak oxigenoarekin erreakzionatzen du fosgenoa eta hidrogeno kloruroa emanez. Horrek azidotasuna demaio disolbatzaileari eta ezin da usatu lagina azidotasunarekiko sentikorra bada. Hortaz prozesua oztopatzeko flasko ilunetan gordetzen da eta, maiz, kobrezko edo zilarrezko txirbilak egonkortzaile gisa baliatuta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.