From Wikipedia, the free encyclopedia
Deng Xiaoping (txinera sinplifikatua: 邓小平, txinera tradizionala: 鄧小平; pinyinera: Dèng Xiǎopíng, (Guang'an, Sichuan, 1904ko abuztuaren 22a - Beijing, 1997ko otsailaren 19a), politikari eta Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabaria izan zen. Ez zen inoiz herrialdeko presidente izan, baina Txinako politikaririk garrantzitsuena izan zen 1978tik 1990era.
Deng Xiaoping Sichuan probintziako nekazari familia batean jaio zen, eta ikasketak Frantzian egin zituen. Bertan marxismoaren eragina jaso zuen 1920ko hamarkadan eta Txinako Alderdi Komunistako kide bihurtu zen 1923an. Txinara itzuli zenean, lurraldeko nekazari guneetan komisario lanak egiten zituen.
1949an Txinako Herri Errepublika sortzean, Tibet eta Txina hego-mendebaldeko eskualdetan egin zuen lan, komunismoaren hedapena gune haietan baieztatzeko. Haren eragina ezinebestekoa izan zen 1960ko hamarkada hasierako Aurrerako Jauzi Handia izeneko politika ekonomikoaren ezarpenean. Dena den, Txinako Alderdi Komunistako buruzagirik itxienek gogor gaitzetsi zuten Deng Xiaopingek Txinako ekonomia mundura zabaltzeko zituen asmoak eta Alderdi Komunistaren jazarpena jasan zuen bi aldiz. 1978an bere garrantzia berreskuratu zuen Alderdi Komunistaren baitan, Mao Zedongen ondorengoa izan behar zuen Hua Guofengek baino botere gehiago eskuratu zuenean.
Txinako "sozialismoa baina Txinaren ukitua" izeneko sistema ekonomikoaren oinarriak ezarri zituela esaten da askotan.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.