politikari txinatarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Su Zhu, ezagunagoa Hua Guofeng izenagatik, txineraz 华国锋 (Hunan, Txina, 1921eko otsailaren 16a - Pekin, Txina, 2008ko abuztuaren 20a) txinatar politikaria izan zen.
Bere sorterriko probintzian alderdi- eta administrazio-postu gorenen ardura izan zuen. Gero Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten (1969), eta Lin Piao baztertzeko esku hartu ondoren, politburoko kide izendatu zuten (1973). Segurtasun-ministroa eta lehen ministrordea (1976) zela, Mao Tse Tung hiltzean Alderdi Komunistako lehendakari bihurtu zen. Deng Xiaopingekin elkarturik, Maoren orientabide eta jarraitzaileen aurka ekin zien (Lauren Banda deitu zen Maoren alarguna eta beste hiru buruzagiren atxiloketa) eta lau modernizazioak (defentsa, teknologia, nekazaritza eta industria) bultzatu zituen. Politika ekonomikoak sorturiko tentsioek bazterturik geratu zen 1981ean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hua Guofeng |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.