Delta Cygni (δ Cyg / 18 Cygni / HD 186882) Cygnus konstelazioko laugarren izarrik distiratsuena da, +2,86ko itxurazko magnitudea duelarik. Gaur egun izen propiorik ez duen arren, antzina Ruc (edo Rukh) eta Urakhga bezala ezagutzen zen, biak Rocekin lotuta, tamaina eta indar handiko hegazti mitiko bat zena. Rukh eta Urakhga izenak persieratik eta akadikotik datoz hurrenez hurren. Erabiltzen den beste izen bat, hau arabiar jatorrikoa, Al Fawaris (الفوارس), "zaldunak" esan nahi duena.
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Cygnus |
Igoera zuzena | 19h 44m 58.47854s |
Deklinazioa | +45° 07′ 50.9161″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 2.87 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | B9 III + F1 V |
U−B kolore indizea | –0.10 |
B−V kolore indizea | –0.02 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | –20.1 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: +44.07 mas/u Dec.: +48.66 mas/u |
Paralajea (π) | 19.77 ± 0.48 mas |
Distantzia | 165 ± 4 au (51 ± 1 pc) |
Zehaztasunak | |
Masa | 2.6 M☉ |
Erradioa | 2.8 R☉ |
Argitasuna | 76 L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 3.95 |
Tenperatura | 10,120 ± 160 K |
Biratze abiadura (v sin i) | 135 km/s |
Beste izendapenak | |
18 Cygni, 18 Cyg, BD+44 3234, HD 186882, HIP 97165, HR 7528, SAO 48796. |
Eguzki-sistematik 171 argi urteko distantziara, Delta Cygni elkarrengandik nahiko gertu dauden bi osagaik eta urrunago dagoen hirugarren batek osatzen duten izar sistema bat da. Izar ikusgarria B9.5IV espektro motako eta 9800 Kelvineko tenperatura duen azpierraldoi bat da. 3 eta 3,3 eguzki masa arteko masarekin, bere erradioa gure eguzkiarena baino 4,7 aldiz handiagoa da, eta hau baino 180 aldiz argitsuagoa da. Beste izar bero batzuk bezala, bere errotazio abiadura oso azkarra da, gutxienez 135 kilometro segundokoa, gure eguzkiarena baino 60 aldiz handiagoa. Bere kidea F1V espektro motako eta 7300 Kelvineko tenperatura duen izar zuri-hori bat da, gure eguzkia baino 6,2 aldiz argitsuagoa delarik. Bere masa, gure eguzkiarena baino %60 gehiagoan estimatzen da. Bi izar hauen arteko batez besteko banaketa gutxi gora-behera 157 unitate astronomikokoa da (orbitaren eszentrikotasunak euren arteko distantzia 84 eta 230 unitate astronomiko artean aldatzea eragiten du), 780 urteko orbita periodoarekin. Hirugarren izarra, 12 magnitudekoa, askoz urrunago dago. K5V espektro motako eta 0,66 eguzki masako masa duen nano laranja bat da.
Delta Cygni izango da izar polarra gutxienez lau mendez AAko 11250. urte inguruan.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.