Ddiddue Epherre

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ddiddue edo Grégoire Epherre[1] (Altzürükü 1929ko urtarrilaren 22 1974ko urriaren 5a) euskaltzale eta elizgizon zuberotarra zen.

Artikulu hau euskaltzain urgazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epherre».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Ddiddue Epherre
Bizitza
JaiotzaAltzürükü, 1929ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaZuberoa eta Altzürükü, 1974ko urriaren 5a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakklerikoa
Itxi

Biografia

Euskararen munduan garrantzi handiagoa izan zuen Gilen Epherreren anaia gazteagoa zen; hamaika haurride ziren. Ikasketak lehen Mauleko Saint François d'Assise ikastetxe katolikoan eta gero Baionako apaizgaitegian egin zituen.

Ddiddue, Gilen bezala, apaiza zen; 1952ko ekainean apaiztu zen. Urte bereko irailean Baionako Saint Louis de Gonzague ikastetxerako izendatu zuten eta 1953ko abuztuan Institut Catholique de Toulouse deritzonerako Okzitaniako hiri horretan.

1958an Zientzia arloan lizentziatua, Maulera itzuli eta Saint François d'Assise ikastetxean matematika irakasle aritu zen. Euskaltzain urgazlea zen[2] eta mauletar gazteak euskalduntzen ibili zen, kanten bidez ere bai. Eskualtzaleen Biltzarra elkarteko presidente ordea ere izan zen[3].

Horrekin loturik, Pettarrean dagoen ikastola bakarraren sorrera bultzatu zutenetakoa da; Sohütako ikastola horrek Eperra du izena, deiturarekin bat egiten duena, baina ahaztu gabe Eperra oso kanta popularra dela Zuberoan.

Matematika, filosofia zein musikan jakintsua zen.

Etxahun-Irurik kobla batzuk eskaini zizkion[4] eta bere aipua Orhi-ko txoriek koblan ere egin zuen[5].

Anaia Gilen baino egun batzuk lehenago hil zen 1974an, bihotzeko gaitzak jota, 45 urterekiin.

Lanak

Euskaltzale sutsua zen eta damua izan zen nahiko gazterik hil izana, beste hainbat lan burutu gabe geratu zitzaizkiolako. Bere lanak oraindik bildu gabe daude. Astero Zuberoako berriak biltzen zituen Herria astekarian.

Davantek bere erreferentziazko antologian J. D. J. Sallaberry eta Ziberoko ahaire zaharrak testua aukeratu zuen; Gure Herria aldizkarian argitaratu zen 1971ko ekainean eta Epherrek 1970eko urriaren 25ean emandako hitzaldi bat biltzen zuen. Jean Dominique Julien Salaberriren omenez Euskaltzaindiak Mauleko udaletxe zaharrean antolatutako bileraren karietara eman zuen eta beraz Salaberrik bildutako kanten kokapena egiten zuen.

Iturriak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.