From Wikipedia, the free encyclopedia
David Lekuta Rudisha (Kilgoris, Kenia, 1988ko abenduaren 17a) 800 metroko lasterketan espezializatutako atleta bat da. Lortutako arrakasta handienak Olinpiar Jokoetan eta munduko txapelketan irabaztea ditu. Horretaz gain, Londresko 2012ko Olinpiar jokoetan munduko errekorra lortu zuen, 1’ 40” 91 denborarekin. 2010eko denboraldian, urteko atleta onenaren saria eman zioten.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
David Rudisha | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kilgoris (en) , 1988ko abenduaren 17a (35 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kenya | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Daniel Rudisha | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta distantzia erdiko korrikalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 76 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 190 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
rudishadavid.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
David Rudisha, Daniel Rudisha atletaren semea da[1] . Aitak 1968an Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen.
David Rudishak bere kirol ibilbidea 2004an hasi zuen, dekatloiko modalitatean, eta 2005ean Con O'Connel entrenatzaile irlandarrak gomendatu zion 800 metroetako espezialitatea probatzea. Bertan, munduko txapelketa juniorrean urrezko domina lortu zuen.
2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetara ezin izan zen aurkeztu, lesio baten erruz. 2009an, Berlingo munduko txapelketan finalerdietaraino heltzea lortu zuen.[2]
2012ko ekainaren 9an, lehen aldiz lasterka egin zuen txapelketa garrantzitsu batean, Diamond League txapelketan, New Yorken. 1’ 41” 12 denborarekin irabazi zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ordu arte egin zen denborarik onena lortu zuen. Ekainaren 24an lehenengoz sailkatu zen Olinpiar Jokoetarako 800 metroko proban, Nairobin.
Londresen, 2012ko abuztuaren 9an, Olinpiar Jokoetako 800 metroko lasterketan urrezko domina lortu zuen, munduko marka hautsita, 1’ 40’’ 91 denborarekin.[3]
Gaur egun Rudisha, 800 metroetan, munduko atletarik onena da.[4]
ESPEZIALITATEA | DENBORA | LEKUA | EGUNA |
400m | 45, 15 s | Nairobi | 2013/05/03 |
800 m | 1’ 40’’ 91 | Londres | 2012-08-09 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.