David Malouf
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
David Malouf (Brisbane, Australia, 1934) ingelesezko idazlea da.
David Malouf | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brisbane, 1934ko martxoaren 20a (90 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Queenslandeko Unibertsitatea Brisbane Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, poeta, libretista, antzerkigilea eta ipuingilea |
Enplegatzailea(k) | Sydneyko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Aita Libanokoa zuen, eta ama ingelesa. Unibertsitateko ikasketak Europan amaitzeko aukera izan zuen. Britainia Handia eta Italia ezagutu ondoren, Australiara itzuli zen 1968an, eta Sydneyn gelditu zen zenbait urtez. Hiri horretako unibertsitatean hasi zen lanean ingeles hizkuntzako irakasle. Baina 1977an Italiara joan zen berriz ere, eta han hartu zuen bizilekua.
Maloufek literatura-genero guztiak ezagutzen ditu; kontakizun laburrak, antzerki-lanak, poemak eta eleberriak idatzi ditu. Lehenengo lana poema-liburu bat izan zen, Bizikleta eta beste poemak (1970), eta ondoren egin zituen, genero lirikoaren barruan, Lehenengo eta azkeneko gauzak (1980), Sasiko limoiak (1981) eta Poema berriak eta hautatuak.
Hala ere, ospea eleberriekin lortu zuen. Lehenengo eleberria 1975ean argitaratu zuen, Johnno, eta ondoren etorri ziren Irudizko bizitza bat (1978), Peterren ihesa (1982) eta Mundu bikain bat (1990). Elkarren oso desberdinak diren bi herrialderen arteko desberdintasunak, Australia eta Europaren artekoak hain zuzen, eta herrialde horietako bizimoduak dira Maloufen lanen oinarri nagusiak. Bestalde, lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko gorabeherek garrantzi handia dute bere lanetan. 1993an bere eleberria Remembering Babylon Booker sairako hautagaien artean egon zen. Eleberri horrek International IMPAC Dublin Literary Award delakoa irabazi zuen (1996), eta baita Commonwealth Writers Saria ere.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Malouf |
Artikulu hau Queenslandeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.