David Card

From Wikipedia, the free encyclopedia

David Card

David Edward Card (Guelph, Ontario, 1956) kanadar-estatubatuar ekonomialaria da. 2021eko Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen Joshua Angrist eta Guido Imbensekin batera esperimentu naturalen bidez uste orokorraren aurkako ondorio eta arrazoiak emateagatik eta emaitza horiek hobeto ulertzeko erremintak emateagatik.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
David Card
Thumb
(2021)
Bizitza
JaiotzaGuelph (en) , 1956 (68/69 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea Doktoretza : ekonomia
Queen's unibertsitatea
Tesi zuzendariaOrley Ashenfelter
Doktorego ikaslea(k)Joshua Angrist
Thomas Lemieux (en)
Christoph M. Schmidt
Jörn-Steffen Pischke (en)
David John Zimmerman (en)
Kevin F. Hallock (en)
Kenneth Chay (en)
Marcelo Neri (en)
Michael Greenstone (en)
Darren Lubotsky (en)
Enrico Moretti (en)
Olivier Deschênes (en)
Elizabeth U. Cascio (en)
Till Marco von Wachter (en)
Heather North Royer (en)
Eric Verhoogen (en)
David Albouy (en)
Anne Piehl (en)
Paul Oyer (en)
Gordon B. Dahl (en)
Jane Leber Herr (en)
Bing-ru Teh (en)
Brad T. Howells (en)
David Sang-Yoon Lee (en)
Gregorio Silva Caetano (en)
Sarah Rosen Frank (en)
Kalena E. Cortes (en)
Xu Zheng (en)
Justin McCrary (en)
Prasad Krishnamurthy (en)
Maria Hedvig Horvath (en)
Eva Olimpia Arceo Gomez (en)
David White Silver (en)
Stacy Ellen Sneeringer (en)
Xiaoyu Xia (en)
Monica Deza (en)
Andrea Adeja Cann (en)
Anne Nathalie Le Brun (en)
Elizabeth Weber Handwerker (en)
Florence Neymotin (en)
John Robert Penrod (en)
Michel Serafinelli (en)
Devin Garett Pope (en)
Attila Sandor Lindner (en)
Edson R. Severnini (en)
Philip Oreopoulos (en)
Kristin F. Butcher (en)
Ana Sofia Damas de Matos (en)
Raymundo M. Campos Vázquez (en)
Jesse Rothstein (en)
Melvyn Glyn Coles (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Econometric Society (en)
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Itxi

Queen's University Kingstonen eta Princetongo Unibertsitatean ikasi zuen. University of Chicago Graduate School of Businessen, Princetongo Unibertsitatean eta Columbiako Unibertsitatean irakaslea izan zen. Journal of Labor Economics, Econometrica eta The American Economic Reviewko editorea izan zen.

90eko hamarkadan hasi zen sakontzen immigrazioak, gutxieneko soldatak eta hezkuntzak lan munduan dituzten ondorioez. Aztertutako esparru bat gutxieneko soldatarena izan zen. Ekonomisten artean iritzi zabaldua da gutxieneko soldata igotzeak enplegua gutxitzen duela lan kostuak handitzen direlako.

Haatik, Cardek, Alan Krueger ekonomistarekin batera, AEBetako New Jersey estatuan izandako gutxieneko soldata igoeraren kasua aztertu zuen, eta ikusi zuten bestelako faktore ugarik kolokan jartzen dutela iritzi orokortu hori. Soldata apaleko sektoreak aztertu (fast food jatetxeak eta prekarizazio handiagoko industria sektoreak) eta ondorioztatu zuten ez zuela eraginik enplegu kopuruan: «Ondorio orokorra da eragin negatiboa oso txikia dela, duela 30 urte pentsatzen zen baino askoz ere apalagoa».

Cardek, halaber, immigrazioak eta hezkuntzak lan arloan dituztenondorioak aztertu ditu. Adibidez, ea unibertsitatera joateak derrigorrez etorkizunean diru sarrera handiagoak izatea ziurtatzen duen, edo zer gertatuko zatekeen lan merkatuan etorkinik ez balego. Horretarako bere tresna esperimentu naturalak izan dira; hots, esperimentua egiten duen ikerlariaren kontrolpetik at dauden zergati naturalen araberako azterlan enpirikoak. Bestalde, Angristek eta Imbensek halako ikerketen emaitzak hobeto ulertzeko erreminta metodologikoetan sakondu dut.[1]

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.