Dariush Mehrjui

From Wikipedia, the free encyclopedia

Dariush Mehrjui

Dariush Mehrjui (persieraz: داریوش مهرجویی; Teheran, Iran, 1939ko abenduaren 8a - Karaj, Iran, 2023ko urriaren 14a) irandar zinema-zuzendaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Dariush Mehrjui
Thumb
(2009)
Bizitza
JaiotzaTeheran, 1939ko abenduaren 8a
HerrialdeaPahlavi Iran  (1939 -  1979)
 Iran  (1979 -  2023)
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaKaraj, 2023ko urriaren 14a (83 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: sastakatzea
Familia
Ezkontidea(k)Vahideh Mohammadifar (en)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1964) : filosofia
Hizkuntzakpersiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, itzultzailea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Allocine: 17658 TCM: 1222591
Itxi

Biografia

Filosofia-ikasketak egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean. Lehenengo lanak telebistan egin zituen. Almas-e 33 (1967) film luzearekin egin zuen debuta zinemagintzan. Nolanahi ere, ohiko film komertzial batek, Gaav (1971) izenekoak, ezagutarazi zuen nazioartean, Venezian eta Chicagon irabazitako sariei esker. Film hori zela eta, arazoak izan zituen zentsurarekin. Hurrengoa, Dayere-ye Mina (1975), debekatuta egon zen bi urtez, eta Madrase-i ke miraftim ez zen 1989ra arte eman. Ejareneshinha (1998), berriz, Irango zinemako historiako ikusiena izan zen.

Hurrengo filmetan, beste norabide bat hartu zuen, Fellini eta Luis Buñuel maisu mendebaldarren eraginpean, eta Irango emakumezkoen egoerari buruzko trilogia egin zuen, arrakasta handikoa, bai kritikaren aldetik bai ikusleen aldetik ere: Sara (1993), Pari (1997) eta Laila (1998). Beste lan batzuk: Aqa-ye Halu (1971), Postchi (1973), Dayere-ye Mina (1975), Qale-ye Alamut (1979), Shira (1988), Hamun (1990), Banu (1992) eta Derakhte golabi (1998). Egin duen azken filma Aseman-e mahboob izenekoa da (2011).

2023ko urriaren 14an hil zuten, labankadaz, emaztearekin batera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.