Danimarkako Liburutegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Danimarkako Errege Liburutegia (danieraz Det Kongelige Bibliotek) Kopenhagen dagoen liburutegi nazionala da. Christiansborg jauregiaren ondoan kokaturik dago, Slotsholmen uhartean. 1999an jasotako eraikin moderno berriari "Diamante Beltza" (Den Sorte Diamant) izena eman zaio. 32 milioi dokumentutik gora ditu, hauetatik 6 milioi inguru liburuak.
Danimarkako Errege Liburutegia Det Kongelige Bibliotek | |
---|---|
Det Kongelige Bibliotek | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°40′26″N 12°34′56″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1648 |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Søren Kierkegaards Plads 1, 1221 København K |
Telefonoa | tel:(+45) 3347 4747 |
Webgune ofiziala | |
Frederik III.ak sortu zuen 1648an Europatik ekarritako liburuak gordetzeko batez ere. 1793an publikoari ateak ireki zitzaizkion.
Eraikin zaharra 1906an diseinatu zuen Hans Jørgen Holm arkitektuak eta Slotsholmen uhartean eraiki zen. Erdiko gela handia Karlomagnoren Akisgrango jauregiaren gelaren antzirudiko egin zen.
XX mendearen bukaeran eraikin berria egitea pentsatu zen eta 1995 eta 1999 artean eraiki zen Schmidt-Hammer-Lassen daniar arkitektuen diseinuari jarraiki. Estalkia marmol beltzez eta kristal ilunez egina dagoenez "Diamante Beltza" izena eman zitzaion. Eraikin zaharraren ondoan dago eta hiru zubik lotzen dituzte eraikin biak.
Lineoren 2.000 liburu inguruk osatzen dute Liburutegiaren altxorrik handiena. Hau dela eta UNESCOk berak ere aitortua dio Danimarkako Liburutegiari dagokion garrantzia.
Arnamagnæan izkribuen bilduma Hans Christian Andersenen eskuizkribuek eta eskutitzek osatzen dute.
1968 eta 1978 artean 1.600 liburu lapurtu zituzten, tartean Martin Lutherren irudiak eta Immanuel Kant, Thomas More and John Miltonen hainbat libururen lehen edizioak. Guztira 50 milioi dolar inguruko balioa izan zezaketenak. 2003an lapurra harrapatu eta 1.500 liburu inguru berreskuratu ziren.
2015ean Aziti Bihia elkarteko hizkuntzalari eta filologo gazteek liburutegi honetan lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburuaren lehen argitaraldiko ale bat aurkitu zuten: Doctrina Christiana, Esteve Materra frantziar euskaldun berriak idatzia, lehenengoz 1617an argitaratua. Ordu arte, lehen argitaraldi hartako ale guztiak galduta zeuden.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danimarkako Liburutegia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.