Remove ads
irlandar igerilaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Wiffen (Magheralin, Ipar Irlanda, 2001eko uztailaren 14a) igerilari irlandarra da, 1.500 metrotan eta 800 metrotan espezializatua. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina irabazi zituen, bata urrezkoa eta bestea brontzezkoa.[1]
Daniel Wiffen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Magheralin, 2001eko uztailaren 14a (23 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Loughborough University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
|
Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte igeriketan. 2023an Igerileku laburreko Europako txapelduna izan zen 400m, 800m eta 1.500m probetan.
2022ko Commonwealth Jokoetan Ipar Irlanda ordezkatuz 1.500 metroko txapeldunordea izan zen.
2024an Munduko txapelduna izan zen 800 m eta 1.500 metrotan[2] eta ondoren Parisko Olinpiar Jokoetan 800 metroko txapelduna izan zen errekor olinpikoa ezarriz, 7:38.19[1], eta 1.500 metroko proban brontzezko domina lortu zuen.
Igerileku laburreko 800 metrotako munduko errekorraren jabe da, 7:20.46 denborarekin.[3]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris ( Frantzia) | 800 m estilo librea | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 1.500 m estilo librea | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Doha ( Qatar) | 800 m estilo librean | |
2024 | Doha ( Qatar) | 1.500 m estilo librean | |
Commonwealth Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Birmingham ( Erresuma Batua) | 1.500 metro librea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.