David Wark Griffith (La Grange, 1875eko urtarrilaren 22a - Hollywood, 1948ko uztailaren 23a) zinemaren aita bezala ezagutzen den zinema zuzendaria da. Biograph estudioetan lan egin zuen artean, 500 pelikula inguru egin zituen, bere estudio propioa sortu arte: Triangle Film Corporation.
David Wark Griffith | |
---|---|
(1916) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Llewelyn Wark Griffith |
Jaiotza | La Grange, 1875eko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Hollywood, 1948ko uztailaren 23a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Tabor Methodist Church Graveyard (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Aita | Jacob Wark Griffith |
Ezkontidea(k) | Linda Arvidson (1906 - 1936) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, ekoizle exekutiboa eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Hollywood eta Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
1919an, Charlie Chaplin eta beste zinegile batzuekin United Artists sortu zuen, ekoizle nagusien monopolioaren kontra joateko.
Biografia eta lana
Griffith Oldham konterriko etxalde batean jaio zen, Kentuckyn. Mary Perkins izan zuen ama eta Jacob Wark Griffith aita. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Armada Konfederatuaren alde borrokatu zuen koronela izan zen hau eta Kentuckyko legegintzarakoa aukeratu zuten gero. Metodismoaren pean hezi zuten semea eta Mattie arreba zaharrena izan zuen irakasle. 10 urte besterik ez zituen aita hil zitzaionea eta pobrezian murgilduta iraun behar izan zuen familiak.
Mutilak 14 urte bete zituenean, amak etxaldea utzi eta Louisvillera aldatzea erabaki zuen, Kentuckyn, petsio bat ireki zuelarik. Berehala izan zen Griffith eskola utzi eta familiari lagundu beharrean. Denda bat edo bestean lan egin zuen eta, ondoren, turismo konpainia batean hasi zen aktore lanetan. Ez zuen arrakssta izan hasieran, baina ez zuen etsi eta, 1907an, New Yorkera joan zen Edwin Studios Edwin Porter ekoizleari gidoi bat saldu nahi ziola-eta. Porterrek ez zion gidoia hartu, baina aktore papera eman zion Rescued from an Eagle's Nest filman. Gustuko lana egin zitzaion eta film batean baino gehiagotan agertu zen horrela.
1908 eta 1913 artean film ugari zuzendu zuen AM&B konpainiarentzat eta nolabaiteko segurantza eman zion horrek. New York eta Kalifornian aritu zen eta ekoizle independente bilakatu zen 1913an.
The Birth of a Nation filma egin zuen 1915ean, izugarrizko arrakasta lortu zuelarik. Intolerance etorri zen ondoren, 1916an. Sekula grabatutako film garestiena izan zen hau eta erangin handia izango zuen ondorengo zuzendariengan.
1919an, United Artists sortu zuen garai hartan kotizatuen ziren Charles Chaplin, Douglas Fairbanks eta Mary Pickford artistekin batera eta, zinemaren sormenetik at zeuden ekoizleei ihes egin nahian, luzemetraiak zuzentzeko helburuz egin zuten
Soinudun zinema iritsi zenean, Griffith filmak egiten jarraitu zuen. Bi besterik ez zituen egin: Abraham Lincoln, 1930, eta The Struggle, 1931. Soinudun zinemak bukarazi zuen zuzendari-lana.
Zinemaren gramatika berriaren aita
Beste zuzendari askorekin lan egin bazuen ere, bera gelditu da, guztien gainetik, haserako aitzindari guzti haien artean. Lengoaia zinematografikoaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun aise erabiltzen diren baliabideak bere pelikuletan sartuz:
- Lehen planoa edo xehetasun planoak.
- Kamerak pertsonen aurpegietan zentratuz, edo objektuen plano zehatzak hartuz.
- Eszenak aldatzeko, fundituak eta kateatutako planoak sartuz.
- Flashback edo lehenago gertatutako gauzak erakutsiz.
Baina teknika edo trikimailu guzti hauen gainetik, muntaketa lengoaia asmatzea egozten zaio: txandakako muntaia erabili zuen, zinemaren narratiba berria nolabait sortuz, zinemaren gramatikaren aita kontsideratu daitekeela.
Filmografia (jatorrizko izenburuarekin)
- Money Mad (1908)
- Balked at the Altar (1908)
- Romance of a Jewess (1908)
- At the Altar (1909)
- Resurrection (1909)
- The Country Doctor (1909)
- In Old California (1910)
- In the Border States (1910)
- The Lonedale Operator (1911)
- The Smile of a Child (1911)
- Fighting Blood (1911)
- Out from the Shadow (1911)
- The Making of a Man (1911)
- Her Awakening (1911)
- The Goddess of Sagebrush Gulch (1912)
- Friends (1912)
- An Unseen Enemy (1912)
- The New York Hat (1912)
- Drink's Lure (1913)
- Oil and Water (1913)
- Judith of Bethulia (1914)
- Strongheart (1914)
- The Avenging Conscience (1914)
- The Birth of a Nation (1915)
- Intolerance (1916)
- Broken Blossoms (1919)
- Way Down East (1920)
- Orphans of the Storm (1921)
- One Exciting Night (1922)
- Mammy's Boy (1923)
- America (1924)
- The Sorrows of Satan (1926)
- Lady of the Pavements (1929)
- Abraham Lincoln (1930)
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Wark Griffith |
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.