From Wikipedia, the free encyclopedia
Nekosta arrunta edo altzifre arrunta (Cupressus sempervirens) Cupressus generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Asian duena, baina Ipar Hemisferio osoan etxekotu dena, batez ere Mediterraneoaren arroan.
Nekosta arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Cupressaceae |
Generoa | Cupressus |
Espeziea | Cupressus sempervirens |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Cupressus sempervirens seed (en) |
Sempervirens terminoa latinetik eratorria da eta "beti berde" esan nahi du.
Hosto iraunkorreko zuhaitz hau 30 m garai izatera irits daiteke. Forma konikoa du. Adar txikiak, marroixkak eta ezkatadunak ditu; hostoak ere ezkata-itxurakoak eta berde ilunak; pinaburuak, berriz, txikiak eta biribilak. Nekosta arruntetan ere badira bi forma:
500-700 urte bizi daiteke, eta 1.000 urteko zuhaitzak ere badira.[1]
Nekostaren enborra zuzena, lodia eta grisa izaten da. Zura oso usaintsua da.
Kono arrak oso txikiak, oboideak eta horiak dira, eta gehienbat adaxken puntetan sortzen dira, multzoka. Kono emeak arre-grisak dira, eta talde txikitan edo bakanka sortzen dira.
Udaberrian loratzen da nekosta; eta fruitua, hurrengo urteko udazkenean heltzen. Fruitua estrobiloa da.
Ekialde Hurbilekoa da berez, baina artifizialki ugaldu dituzte espezie apaingarri gisa (hilerrietan); eta, batzuetan, basogintzako birpopulaketetarako erabiltzen dituzte, ia beti beste espezie batzuekin batera, zona lehorretan. Nekostak edo altzifreak azkar hazten dira, eta oso bizitza luzea izan dezakete.
Hazkunde azkarrekoak direnez, oso egokiak dira haizetik babesteko hesiak egiteko. Erretxinan aberatsak izateak suteetatik babesten ditu nekostak, eta behar duten ura xurgatzeko laguntzen die. Hori dela eta, alderdi lehorretan bizi daitezke, eta aproposak dira eremu oso lehorrak oihaneztatzeko. Lorategiak edo parkeak apaintzeko erabiltzen da. Egurra oso aromatikoa du, eta ia ustelezina; horregatik, oso estimatua da zurgintzan, ebanisterian... Garai batzuetan, erretxina lurrontzietan erretzen zen, eta olioa helburu terapeutikoekin erabiltzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.