From Wikipedia, the free encyclopedia
Cthulhu fikziozko jainko bat da, Howard Phillips Lovecraft estatubatuar idazleak asmatua. 1921-1935 artean idatzitako Cthulhuren Mitoak saileko literatur pertsonaia da, 1928ko Cthulhuren Deia kontakizun laburrean egin zuen bere lehenbiziko agerpena.
Cthulhu | |
---|---|
Cthulhuren Mitoak | |
1934an H. P. Lovecraftek marraztutako Cthulhuren eskema. | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | Cthulhuren Deia (1928) |
Sortzailea | H. P. Lovecraft |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Adina | Hilezkorra |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Nug |
Seme-alabak |
Lovecraften kontakizunen arabera, Cthulhu estralurtar izaki bat da, gizakien begietara jainko bat bilakatzen duten ezaugarri fisikoak eta gaitasunak dauzka. Bere jarraitzaile eta zerbitzariek Cthulhuren izarretako hazia osatzen dute. Cthulhuren Deia kontakizunean desbribatzen den legez, mugitzen ari den mendi baten antza duen izaki erraldoi bat da (10 kilometroko garaiera du), olagarro edo txipiroi burua, herensuge baten gorputz puztua, eta haren hegal sotilak dituena[1]. Bere itxura eraldatzeko gaitasuna du, nahiz eta funtsean beti berdina den. Ezkataz josiriko bere gorputza Lurrean topatzen direnetatik ezberdina den substantzia batez osatua dago, ia suntsiezina bilakatzen duten masa likatsua. Dena den, bere gorputz fisikoa erabat suntsituz gero ere (gertatzea ia ezinekoz dena, bestalde), bere estralurtar izateak handik ordu guxira berregingo luke. Lurraren konskistatzaileetako bat izan zen eta itsapeetako nagusi izan zen.
Mitologiaren arabera, zigilu baten azpian lokartua dago, itsaspeko R'lyeh hirian (Ozeano Barean nonbait). Egunen batean kultisten eta sektarioen laguntzaz aske gelditu eta bere boterea berriz ere Lur planeta osoan hedatzea espero du («Izarrak berriz ere posizioan dauden» egunean). Bere omenez «Ph´nglui mglw´nafh Cthulhu R´lyeh wgah´nagl fhtagn» salmoa aipatzen da, gutxi gorabehera, «R´lyeh hirian, Cthulhu zena, lokarturik zain dago».
Kaliforniako Pimoa cthulhu armiarma Cthulhuren omenezko izena darama. 1994an Gustavo Hormigak deskribatu zuen[2].
Termiten egurraren liseriketan parte hartzen duten bi mikroorganismok Cthulhu eta bere "alaba" Cthyllaren izena daramatzate: Cthulhu macrofasciculumque eta Cthylla microfasciculumque[3].
2014an Donna Haraway ikerlariak proposatu zuen Antropozeno kontzeptuaren ordez "Chthuluzeno" hitza erabiltzea, izaki guztiak interkonektatuta daudela aipatzeko. "Anthropocene, Capitalocene, Chthulucene: Staying with the Trouble" izeneko konferentzian azaldu zuen ideia[4].
2015ean Plutoneko ekuatoreko zonalde ilun batek, hasiera batean "Balea" izena zuena, "Cthulhu eskualdea" izena eramatea proposatu zuen NASAko New Horizons misioak[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.