Creus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Creus[1] lurmuturra (katalanez: cap de Creus), 672 m-ko altueradun muino harkaiztsua da, Gironako probintzian, Kataluniako ipar-ekialdean. Alt Empordà izeneko eskualdean dago, Rosesko golkoan. Iberiar penintsularen eta Europa kontinentalaren arteko muga fisikoan ekialdeen dagoen eremua da.

Geografiaren ikuspegitik, Ekialdeko Pirinioen mendi-adar bat da, zeinak Mediterranear itsasoa eta mendikatea lotzen dituen. Eremu granitotsu eta eskistotsu honetan zaztrapa motako landareria eta zuhaixkak dira nagusi.
Remove ads
GR 11 ibilbidea
Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidearen helmuga edo abiapuntua da, ibiltariaren irteera puntuaren arabera.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

