From Wikipedia, the free encyclopedia
Cornelii Scipiones edo Eszipioien familia erromatar patrizioak ziren, gens Corneliaren adar bateko kideak. Bigarren gerra punikoaren ondorengo hamarkadetan, Eszipioien garaia izenaz ezagutzen den garaian, erromatar politika menderatu zuten familia honetako kideek. K.a. II. eta III. mendeetako jeneralen eta estatu-gizonen dinastia dira. Inperioaren garaian, klaneko hainbat kidek kontsulatua lortu zuten, baina ordurako kontsulatuak galdua zuen garrantzi politiko guztia, ohorezko kargua zen. Azken Kornelio Eszipion III. mendearen amaierako augure bat izan zen.
K.a. III. mendean datatutako eta 1780an berriro aurkitutako familiaren hilobiak, Eszipioien hilobiak[1], inskripzio latinoen bilduma handienetako bat du, Erromako Errepublikari buruzko informazio iturri garrantzitsua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.