Conguillío Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Conguillío Parke Nazionala Araucanía eskualdean dago, Temucotik 148 km ipar-ekialdera, Txilen. 60.832 ha-ko azalera du. Hasieran bi parke ezberdinek (Conguillío PN eta Los Paraguas PN) elkartuta osatu dute egungo parkea. Parkeko edertasuna lakuak eta aintzirak dira eta, Llaima sumendia, bertako landaredia, araukariak, pago antartikoak, koihueak, lengak, makilsantuak, rauliak, besteak beste, hainbat landare eta loreekin batera osatzen dute. Urtean 100.000 bisitari baino gehiago dituen Txileko parke bisitatuenetako bat da, batez ere atzerriko turisten arreta erakartzen du, baita BBC katearena ere, Parke Nazional honen paisaia, dinosauroak bizi ziren munduko azken babeslekuetako bat izatea uste duena. Walking with Dinosaurs dokumentalaren zati bat, zehazki Goi Kretazeoari buruzkoa zen kapitulua: "Dinastia baten heriotza" filmatu zen hemen.
Conguillío Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Llaima sumendia |
Garaiera | 1.941 m |
Mota | Parke nazional |
Azalera | 60.832 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°40′S 71°39′W |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Araucanía eskualdea |
Babestutako-eremua | Kütralkura (en) Araucarias Biosphere Reserve (en) |
Turistak gehien erakartzen dituen aldeetako bat Sierra Nevadarako igoera da, sumendi mendikate handia, non Blanco ibaiaren hasiera, Conguillío lakua eta Llaima sumendia atzeko planoan ikus daitezkeen, bisitarientzako postal bakarra emanez.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.