Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cochise[1], apatxe izenez Shi-Kha-She (c. 1805-1874ko ekainaren 9a) txirikahua apatxeen buruzagia izan zen. Mexiko, Mexiko Berria eta Arizonaren arteko lurraldean jaio zen.
Cochise | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Espainia Berriko Erregeorderria, 1812 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Arizona, 1874ko ekainaren 8a (61/62 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | tribu-buruzagia eta buruzagi militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Apatxe gerrak |
1850etik apatxe txirikahuak bakean bizi ziren. 1861ean apatxe talde batek kolono zuri baten ganadua ostu eta bere 12 urteko semea bahitu omen zuen. Lurralde hartan 4 hilabete besterik ez zeramatzan 25 urtetako Bascom teniente zaildu gabeak gertakari horren errudun gisa Cochise jo zuen. Honela bada, Cochise atxilotzen saiatu zen, baina honek ihes egin zion. Cochise bere aitaginarreba zen Mangas Coloradas buruzagiaren taldean babestu zen.
1861ean Cochisek Ipar Amerikan matxinada bat antolatu eta ondorioz Apatxe Gerrak hasi ziren. Gerra zibilaren garaian apatxeen esku geratu ziren Arizonako lur asko. 1862. urtean, hala ere, apatxeen aurkako espedizio bat antolatu zuten Kalifornian, mendebaleko eta ekialdeko estatuen arteko bideak eta harremanak berriro ezartzeko xedean. Bitartean, apatxe guztien buruzagi nagusi bihurtu zen Cochise eta, berrehun jarraitzailerekin batera, hamar urtez eutsi zion zurien aurkako borrokari. 1871n zenbait apatxeren laguntza jaso zuen Crook jeneralaren aurrean errenditu zen Cochise, baina ez zuen onartu bere kideak Mexiko Berriko erreserba batera eraman zitzaten eta 1872ko udaberrian handik alde egin eta txirikahuen erreserban agertu zen urte bereko udan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.