Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala (frantsesez: Musée de Cluny - Musée national du Moyen Âge), Parisen dagoen Erdi Aroko historiari buruzko museo bat da. Latin auzoan kokaturik dago, Parisko 5. barrutian.
Cluny museoa - Erdi Aroko Museo Nazionala | |
---|---|
Musée de Cluny | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 5. barrutia |
Koordenatuak | 48°51′02″N 2°20′36″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1844ko martxoaren 17a |
Inaugurazioa | 1843 |
Kudeatzailea | [[]] |
Bisitariak urtean | 217.827 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+33-1-53-73-78-00 |
Webgune ofiziala | |
I mendeko Clunyko termak (frantsesez: Thermes de Cluny) izan ziren tokiak kokaturik dago. XIII mendean Clunyko abadiari zegokion egoitza eraiki zen bertan. 1485 eta 1510 artean Jacques d'Amboise abadeak berriztu zuen eta 1560an Maria I.a Estuardo (Frantziako erregina alarguna) bizi izan zen bertan.
Frantziako Iraultzan Errepublikak beretzat hartu zuen eta hainbat jabe eta erabilera izan zituen. 1833an Alexandre du Sommerard arkeologoak bere Erdi Aroko eta Pizkundeko bilduma ezarri zuen bertan. 1842an hil zenean Estatuak erosi eta 1844an Erdi Aroko museo bihurtu zuen.
Erromatarren Galiatik XVI mendera arteko 23.000 artelan eta objetu biltzen ditu 3.500m²-tako azalren, baina 2.300 baino ez daude ikusgai. Beste askoren artean honako hauek:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.