From Wikipedia, the free encyclopedia
Clavijoko gudua (gaztelaniaz: batalla de Clavijo) Errekonkista garaiko balizko gudua izan zen.[1][2] Narrazioaren arabera, 844ko maiatzaren 23an, Ramiro I.a Asturiaskoa musulmanen aurka borrokatu zen Clavijo Errioxako herritik gertu.[3] Bere ezaugarri mitikoei (Done Jakue apostoluaren esku-hartzea) eta XVIII. mendean Juan Francisco Masdeuk egindako kritika historiografikoari esker, egun kondairatzat hartzen da.
Rodrigo Ximenitz Arradakoa garestar artzapezpikuak aipatu eta zabaldu zuen guduaren berri, zenbait guduren datuak elkarrekin nahastuz, baina batez ere Laturce mendiko guduan oinarritu zen gudu horren berri kontatzeko.[4][5] 1243 aldera aipatu zuen, bere De rebus Hispaniae idazlanean.
Chronica naiarensis edo Naiarako kroniketan, garai haietan, Ramirok musulmanen aurka zeramatzan kanpainak aipatzen ziren. Era berean, Abd ar Rahman II.aren garaiko kroniketan, Araban zehar gertatutako islamdar razziak aipatzen ziren. Edonola ere, Errioxa aldean bi gudu izan ziren:
Ramiro I.a Asturiaskoak uko egin omen zion arabiar Abd ar Rahman Kordobako emirrari zergak ordaintzeari, batez ere "Ehun dontzeilen zerga".[6] Ramiro I.ak zuzendutako kristau armada Abd ar Rahman II.ak berak zuzendutako musulmanen bila atera zen, baina Naiara eta Albeldaraino iristean inguratuta zegoen. Kristauek Clavijoko gazteluan babesa bilatu zuten, Laturce mendian zegoena. Ramiro I.ari Done Jakue agertu omen zitzaion ametsetan, eta guduan esku hartuko zuela promes egin. Hurrengo egunean, Ramiro I.aren armadak, zaldi zuri baten gainean Donejakue apostolua buruan zuela,[7] aurkariak menderatu zituen.[8][9] Santiago Matamoros edo Donejakue Mairu Hiltzaile izeneko ikono mitikoa horrela sortu zen.
Urte hartako maiatzaren 25ean, Calahorran zegoelarik, erregeak Jakueren botoa eman zuen: Penintsula osoko kristauak Santiago de Compostelarantz erromes ibili behar izan ziren apostoluaren laguntza eskertzeko.[10]
Jatorrizko narrazioan, gudua 834. urtean gertatu zela adierazten da. Aldiz, Ramiro I.a ez zen errege une horretan.[11] Gerora, 844 urtea eman zen guduaren urtetzat, kontraesan kronologiko hori zuritzeko. Ramiro erregeak ustez elizari egiten zion dohaintza ere ez da benetakoa: hori ezartzen duen gutuna XII. mende hasieran diseinatu zen Santiago de Compostelan.[11]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.