bartzelonar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Clara Segura Crespo (San Justo Desvern, Bartzelona, Katalunia, 1974ko maiatzaren 6a) bartzelonar aktorea da. 2024an Goya sarietan bigarren mailako aktore onenarentzako izendapena jaso zuen, Creatura filmean egindako lanagatik.[1]
Clara Segura | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clara Segura i Crespo |
Jaiotza | Sant Just Desvern, 1974ko maiatzaren 6a (50 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut del Teatre (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta antzerki zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Arte Dramatikoan lizentziatu zen Antzerkiaren Institutuan 1996an. Solfeoan, kantu koralean eta pianoan ere titulatua da Bartzelonako Liceuko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Bere lehen lanetako asko antzerki musikalean egin zituen, hala nola, El somni de MozartMozarten, , Un cop més una mica de música, Quédate con la copla edo El somni d'una nit d’estiu/ Uda-gau bateko ametsa.[2]
Taulen gainean hainbat urte eman ondoren, 2004. urtean publiko zabalari ezaguna egin zen kataluñako telebistan ...amb Manel Fuentes saioan eta Oskar zerrendetan egon zen Alejandro Amenabarren Mar adentro filmean parte hartu zuenean.[3]
Bruno Ororekin Total Memos antzerki-konpainia sortu zuen, eta hainbat lanetanko egile, zuzendari eta protagonista izan zela, hala nola: Maca per favor, les postres (2001ean estreinatua) eta No et moguis (2005) komedietako autore, zuzendari eta protagonista izanik. Vinagre umorezko saioaren sortzaile eta protagonista ere izan ziren biak, TV3k 2008an emana.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.