frantziar matematikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Claire Voisin (Saint-Leu-la-Forêt, 1962ko martxoaren 4a) frantziar matematikaria da, geometria aljebraikoan egiten duen lanarengatik ezaguna.[1]
Claire Voisin | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Leu-la-Forêt, 1962ko martxoaren 4a (62 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Jean-Michel Coron | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure Université Paris-Sud Doktoretza Parisko Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) | ||
Tesi zuzendaria | Arnaud Beauville | ||
Doktorego ikaslea(k) | Julien Grivaux (en) Lorenz Lucas Schneider (en) Gianluca Pacienza (en) Thomas Dedieu (en) François Charles (en) Lie Fu (en) Qizheng Yin (en) Hsueh-Yung Lin (en) René Mboro (en) Ivan Bazhov (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Collège de France CNRS Institut de Mathématiques de Jussieu-Paris Rive Gauche (en) École polytechnique | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Frantziako Zientzien Akademia Academia Europaea (en) Collège de France Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Geometria aljebraikoan egindako lana nabarmentzen da, zehazki Hodge-ren egituren aldaketei dagokienean, zenbait liburu idatz i baititu Hodge-ren teoria eta simetria espekularrari buruzkoak. 2002an, Voisin-ek frogatu zuen Kähler konpaktuen aldaeretarako Hodge-ren usteak orokortzea faltsua zela.[2] Hodge-ren usteak Matematikako Clay Institutuak 2000. urtean aukeratu zituen milurtekoko zazpi arazoetako bat izan zen, eta arazo bakoitzaren ebazpena milioi bat dolarrekin saritua.
Voisin-ek Matematikako Europako Elkartearen saria irabazi zuen 1992an, eta Zientzien Akademiak 1996an emandako Servant Prize-k.[3] Sophie Germainen saria jaso zuen 2003an, eta Clay Ikerketa Saria 2008an, Kähler konpaktuen deformazioei buruzko Kodairaren ustea ezeztatzeagatik.[4][5] 2007an, Voisin-i Matematikako Satter saria eman zioten, Kodairaren ustean egindako lanarengatik eta kurba aljebraiko baten murgiltze kanonikoaren syzygiei buruzko Greenen ustearen kasu orokorra konpontzeagatik.[6] Greenen ustearen kasu generikoak arreta handia jaso zuen geometria aljebraikoen aldetik, Voisin-ek konpondu baino bi hamarkada lehenago (kurba arbitrarioetarako aieru osoa partzialki irekia).
1994an, Matematikarien Nazioarteko Biltzarrean (Zurich), 'Geometria algebraikoa' atalean, hizlari gonbidatu zen, eta 2010ean, berriz, osoko hizlari izan zen Matematikarien Nazioarteko Biltzarrean, Hyderabaden (India). 2014an, Europako Akademiak[7] Voisin aukeratu zuen. 2016ko maiatzean, Zientzien Akademia Nazionaleko kide atzerritar gisa hautatu zuten.[8] 2016an ere, Collège de France-ko kide izan zen lehen emakume matematikaria izan zen, eta Geometria Algebraikoko katedrako lehen emakume titularra.[9] Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalaren (CNRS) urrezko domina jaso zuen 2016ko irailean, Frantziako ikerketa zientifikoko saririk handiena.[10] 2017an, Matematika Zientzietako Shaw Saria jaso zuen.[11] 2023an BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak Saria jaso zuen, Oinarrizko Zientzien kategorian.[12]
Jean-Michel Coron matematikariarekin ezkonduta dago. Bost haur dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.