zinema zuzendari txinatarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Chloé Zhao (jaiotzez: Zhao Ting; Beijing, 1982ko martxoaren 31) txinatar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da. Ameriketako Estatu Batuetan burututako lanegatik da ezaguna. 2020ko Nomadland filmagatik Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia eta Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zituen, besteak beste.
Chloé Zhao | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pekin, 1982ko martxoaren 31 (42 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika Erresuma Batua |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | txinera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mount Holyoke College Los Angeles High School (en) New Yorkeko Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola High School Affiliated to Renmin University of China (en) |
Hizkuntzak | txinera mandarin txinera ingelesa estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, ekoizlea eta zinema gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Writers Guild of America, West (en) |
| |
Zhao Pekinen jaio zen, baina nerabezaroa Brightonen (Erresuma Batua) igaro zuen. Mount Holyoke Collegen zientzia politikoak ikasi zituen, eta horren ondoren New Yorkeko Unibertsitateko zine zuzendaritza programa batean izena eman zuen.
Bere lehen filma Songs My Brothers Taught Me izan zen. 2015eko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, Estatu Batuetako txapelketa ofizialaren barruan. Beranduago, Canneseko Zinemaldian berriz eman zen, Zuzendariaren hautaketaren atalean. Fortissimo Filmsek filma erosi zuen eta Diaphana Distributionek Frantzian estrenatu zuen.
Zhaoren komentarioak eta filmak Txinan zentsuratu edo estreinatu gabe utzi dituzte herrialdearen kritikak direla eta, baita bere Zuzendari Hoberena irabazi zuen Akademiako saria ere. [1]
Zhaok Marvel Zinema Unibertsoko superheroi filma zuzendu du, Eternals[2] , 2021eko azaroan estreinatuko dena.[3]
2017an, Cannesko Zinemaldian saritu zuten The Rider filmagatik. 2020an, Zhaok Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Mostran eta Publikoaren Saria Torontoko Zinemaldian Nomadland filmagatik. Hurrengo urtean, 2021ean BAFTA Sarietan zazpi izendapenetatik, lau sari eskuratu zituen.[4]. 93. Oscar Sarietan, filmak sei izendapen eskuratu zituen guztira eta hiru sari irabazi zituen, Zhaok berak Film onenaren saria eta Zuzendari onenaren saria irabazi zituelarik.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.