Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Chenonceau jauregia (frantsesez: Château de Chenonceau), Andereen jauregia ere deitua,[1] Pizkunde garaiko jauregia da, Frantziako Indre eta Loira departamenduko Chenonceaux udalerrian dagoena. Katherine Briçonnetek eraiki zuen 1513an eta, geroago, Diana Poitierskoak eta Katalina Medicik edertu zuten, hurrenez hurren. Frantziako Iraultzaren garaian, Madame Dupinek suntsipenetik babestea lortu zuen.
Chenonceau jauregia | |
---|---|
Château de Chenonceau | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Erdialdea-Loira Harana |
Departamendua | Indre eta Loira |
Frantziako udalerri | Chenonceaux |
Ur-masa | Cher |
Koordenatuak | 47°19′30″N 1°04′14″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1411 |
Jabea | Thomas Bohier (en) Antoine II Bohier (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Philibert de l'Orme Katherine Briçonnet (en) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00097654, PA00097705 eta PA00097761 |
Webgune ofiziala | |
1840tik, Monumentu historiko izendaturik dago. Gaur egun Frantziako bigarren jauregirik bisitatuena da, Versaillesen ondotik.[2]
Chenonceau jauregia Turena eskualdean dago, Cher ibaiaren gainean, Toursetik 34 kilometrora, Bloisetik 44ra eta Parisetik 214ra. Tours eta Bourgesen arteko TER lineak Chenonceaux herrian geralekua dauka.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.