Remove ads
Kataluinar politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Chakir El Homrani Lesfar (Bartzelona, 1979) soziologo eta politikaria da. Parlamentari hautatua izan zen, Kataluniako Parlamenturako, XI Legegintzaldian Bartzelona probintzian Junts pel Sí-ko zerrendan 15. posizioan. Kataluniako Parlamentuko XII. Legegintzaldian ere hautatua izan zen Esquerra Republicana de Catalunya-ko listan, Bartzelonan 21. posizioan. Kataluniako Generalitatean Lan, Gizarte Gaiak eta Familiako Kontseilaria da 2018ko maiatzaren 19tik, Quim Torra i Pla Presindent-ak izendatuta.
2018ko maiatzaren 19az geroztik Kataluniako Generalitatearen Lan, Gizarte Gaiak eta Familia Saileko Kontseilaria da.
Granollersko Can Bassa auzoan bizi da. Lizentziatua da soziologian. 2004an hasi zen militatzen ERC alderdian Granollers-en.[1] 23 urte zituela izendatu zuten Antolaketarako idazkari Avaloten, Kataluniako UGTko adar gaztean. Lau urte geroago, 2007an, bozeramaile hautatua izan zen, Òscar Riu ordezkatzeko.[2] Lau urtez aritu zen postu horretan, 2011ko otsailean Daniel Garcíari kargua utzi zion arte.[3] Gero urte batzuetan lan egin zuen uraren sektorean, ingurumenean, lanbide heziketan eta sektore pribatuan.
2015eko udal hauteskundeetan hirugarrena izan zen ERC - Acció Granollers per Granollers listan, eta lortu zituzten hiru eserleku.[4] Homrani zinegotzi bihurtu zen. ERCk proposatuta Junts pel Sí-ko listan 15. posizioan joan zen Kataluniako Parlamenturako Hauteskundeetan 2015ean.[5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.