From Wikipedia, the free encyclopedia
Yusuf Islam,[1] profesionalki Cat Stevens izenaz ezaguna (Marylebone, Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1948ko uztailaren 21a) musikaria da.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Cat Stevens | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Steven Demetre Georgiou |
Jaiotza | Marylebone, 1948ko uztailaren 21a (76 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Dubai |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, egile abeslaria, abeslaria, gitarra-jotzailea, estudioko musikaria eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | rock pop musika herri-musika Islamic music (en) |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra pianoa baxua ahotsa |
Diskoetxea | Island Records A&M Records (en) Atlantic Records Decca Records (mul) Deram |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
catstevens.com | |
|
Ikasle-garaian folk-rock idazten eta jotzen hasi zen. Joaldi batean musika-ekoizle batek ikusi zuen, eta grabazio-saio bat antolatu zuen berarentzat. 1966an egin zuen debuta, I Love My dog izeneko kantuarekin. Hurrengo urtearen hasieran bigarren geratu zen single zerrendetan, Matthew And Son kantuarekin, eta bere abeslari ospea sendotuz joan zen. Bere lehen disko luzeak izen bera hartu zuen, eta zazpigarren geratu zen Britainia Handiko zerrendetan. Baina bigarren diskoak, New Masters, 1967an argitaratua, ez zuen zerrendetan sartzea ere lortu.
1970ean Island Records disko-etxeak kontratatu zuen Britainia Handirako eta A&M izenekoak Estatu Batuetarako. Mona Bone Jakon izeneko diskoarekin egin zuen debuta konpainia berrian, eta Lady D'Arbanville abestiarekin arrakasta handia lortu zuen Britainia Handiko zerrendetan. 1971n Estatu Batuetako merkatuaren ateak zabaldu zitzaizkion Wild World singlearekin, Tea For Tillerman diskotik aterea. Urtea bukatu baino lehen Teaser And The Firecat argitaratu zuen, eta arrakasta handia izan zuen, bai Estatu Batuetan bai Europan. Garai hartan lortu zituen arrakastarik handienak: Foreigner (1973); Buddah And The Chocolate Box (1974); Greatest Hits (1975). Handik aurrerako lanetan, baina, ez zuen batere arrakastarik izan: Numbers (1976); Izitso (1977); Back To Earth (1978). Gero islamera bihurtu zen, izena aldatu zuen, eta bizitza publikotik desagertu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.