From Wikipedia, the free encyclopedia
Carpe Diem latinezko esaldia da. Horazio idazleak bere "Odak" delako liburuan idatzi ondoren, ezaguna eta erabilia izan da mendeetan zehar literaturan.[1][2] Horaziok Odak liburuaren 11. kapituluan honela dio:[3]
«Carpe diem quam minimum credula postero». «Eguna aprobetxatu ezazu, etorkizunean ahalik eta gutxien konfiatu»).
Egunean egunekoa bizitzera bultzatu nahi du, bihar egongo ote den, edo hemen egongo ote garen, agertzen diren aukerak profitatzeko. Gaur egun, jende askok, batez ere gazteen artean, festa, plazer eta bizitza arin bizitzeari bultzarazten duen esaldia dela uste izan arren, bere jatorrizko esanahia bestelakoa da, bizitza gogotsu, tajuz eta ongi aprobetxatuta, eta buru arinkeriak alboratuz, bizi behar delakoa.
Joseba Sarionandiak itzuli zuen horrela:[4]
«Bizi ezazu gaurko eguna. Harrapa ezazu, eta ez zaitez balizko biharraz fida».
Lander Arretxea kazetariak horrela:[5]
«Goza ezazu momentua».
Juan Luis Goikoetxeak, berriz, hala itzultzen du:[6]
«Atrapa ezan eguna»; «profita ezak une hau»
Gaizka Eraña kazetariak horrela:[7]
«Orainaz gozatu, etorkizunaz kezkatu barik».
Xabier Amurizak Berrian idazten duen zutabean koronabirusak (COVID-19) eragindako konfinamendu egunetan hauxe idatzi zuen:[8]
«Carpe diem. Dies haec.
Atxiki eguna. Egun hauxe!
Ez ixaron
gaixotasun batek
irakatsi arte».
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.