terueldar atleta From Wikipedia, the free encyclopedia
Carmen Valero Omedes (Castelserás, Teruel, 1955eko urriaren 4a - Sabadell, Katalunia, 2024ko urtarrilaren 2a)[1] terueldar atleta izan zen. Bi aldiz jarraian munduko kros-txapelduna izan zen, Chepstowen 1976an eta Düsseldorfen 1977an, eta hirugarrena Rabaten 1975ean.[2][3] Olinpiar Jokoetan lehiatu zen lehen atleta espainiarra izan zen, Montrealen, 1976an, eta 800 metroetan eta 1.500 metroetan parte hartu zuen.[4] Munduko txapelduna izan zen lehen atleta espainiarra izan zen.[5]
Carmen Valero Omedes | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Carmen Valero Omedes | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Castelserás, 1955eko urriaren 4a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Sabadell, 2024ko urtarrilaren 2a (68 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta kirol-zuzendaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Real Federación Española de Atletismo (en) Club Natació Sabadell (2003 - 2011) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Carmen Valeroren 1.500 metroko Espainiako errekorra, 1976koa, 1988ko uztailean hautsi zuen Maite Zuñiga arabarrak, Dusseldorfen.
Jaiotzez aragoiarra zen. Hamabost urte zituela, gurasoekin Bartzelonara joan zen bizitzera. 1969an hasi zen atletismoan, Josep Molins-en eskutik, Sabadelleko Joventut Atlètica taldean.[6][7] Halaber, Club Natació Barcelonan eta Marathon Kirol Elkartean parte hartu zuen.
1972an egin zuen debuta nazioarteko proba batean, Nazioen Krossean, Cambridgen. Bi urte geroago, Rabaten, zilarrezko domina irabazi zuen, eta 1976an eta 1977an, urrezkoa. Atletismo-proba horretan garaipena lortzen zuen lehen emakume espainiarra izan zen. 800, 1.500 eta 3.000 metroko probetan, Espainiako errekorra hautsi zuen, eta Espainiako kros-txapelduna izan zen 1973tik 1978ra eta 1981ean.
1976an, Montrealeko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 800 eta 1.500 metroko probetan. 1981ean, erretiratuko zela iragarri zuen, baina 1986ko martxoan berriro agertu, eta Espainiako Kros Txapelketa irabazi zuen. Urte horretan bertan, abuztuan, 5.000 metroko Espainiako Txapelketa irabazi zuen, eta 1986ko abenduaren 31n, Madrilgo San Silvestre proba. Carmen Valeroren 1.500 metroko Espainiako errekorra, 1976koa, 1988ko uztailean hautsi zuen Maite Zuñiga arabarrak, Dusseldorfen. 1989an, Espainiako Atletismo Federazioko zuzendaritzako kide izendatu zuten.
Gazteen Espainiako txapelduna izan zen 1970 eta 1971n. Kategoria absolutuan, 8 txapelketa irabazi zituen Espainian eta zazpi txapelketa Katalunian. Pistako txapelketetan, Espainiako 15 txapelketa eta Kataluniako 8 irabazi zituen, 800 metrotik 5.000 metroraino. Espainiako eta Kataluniako txapelduna izan zen pista estalian.[8] 800 m, 1.500 m eta 3.000 metroko Espainiako gainmarkista izan zen.[9]
Garaipen ospetsuenak Munduko Kros Txapelketan izan zituen, 1975ean brontzezko domina irabazi baitzuen, eta hurrengo bi edizioetan txapelduna izan zen. Munduko txapelduna izan zen lehen atleta espainiarra izan zen.[5] 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan eta 1974ko eta 1978ko Europako txapelketetan parte hartu zuen.[10]
1986an San Silvestre Vallecana delakoa irabazi zuen.[11] Espainiako atletismoaren aitzindaritzat hartuta, 25 aldiz nazioartekoa izatea lortu zuen. 2001ean, Atletismoko Estatistikoen Espainiako Elkarteak (AEEA) XX. mendeko atleta emakumezko onena hautatu zuen.[12] 2019an Aragoiko kirolaren ohorezko saria jaso zuen.[13]
Erretiratu ondoren, Espainiako Atletismo Federazioko zuzendari eta Natació Sabadell Klubeko lehendakariordea izan zen.[14][15] 2024ko urtarrilaren 2an hil zen, garuneko isuri baten ondoren.[16]
Proba | Emaitza | Data | Lekua | |
---|---|---|---|---|
800 metro lau | 2´04"12 | 1976ko irailaren 10a | Zurich | Espainiako lehengo gainmarka |
1.500 metro lau | 4´08"34 | 1976ko ekainaren 8a | Düsseldorf | Espainiako lehengo gainmarka |
3.000 metro lau | 9"00"9 | 1978ko ekainaren 18a | Sittard | Espainiako lehengo gainmarka |
5.000 metro lau | 16´42"5 | 1985eko apirilaren 7a | Donostia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.