Remove ads
musikagile espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Carmelo Alonso Bernaola (Otxandio, Bizkaia, 1929ko uztailaren 16a - Madril, 2002ko ekainaren 5a) bizkaitar musikagile izan zen. 1951ko Belaunaldia izeneko talde berritzaileko kide nagusietako bat izan zen.
Carmelo Bernaola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carmelo Alonso Bernaola |
Jaiotza | Otxandio, 1929ko uztailaren 16a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2002ko ekainaren 5a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Espainiako Akademia Erroman |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Julio Gómez García (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Generación del 51 (en) |
Mugimendua | Generación del 51 (en) |
Izengoitia(k) | Carmelo Bernaola |
|
Lan askoren egilea eta askotan saritua izan zen. Orkestrarako obrak, ganberako musika eta bakarkako musikaz gainera, antzerki, zinema eta telebistarako musika ugari sortu zuen, tartean La clave edota Verano azul espainiar telebista saio ospetsuen doinuak. Besteak beste, Athleticen ereserki ezaguna moldatu zuen, bai eta gaur egun aski ezaguna den El cocherito leré haur kanta herrikoia ere.
Haurra zela, familia Medina de Pomarrera aldatu zen, eta han egin zituen lehen ikasketak.[1] 1943an hasi zituen musika-ikasketak Burgosen. Bertan Orfeón Burgalés abesbatzako kidea izan zen. 1951ean Madrilera joan zen, eta hango kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak. 1958an, Konposizioko Lehen Saria eta Sari Berezia jaso zituen.[1]
1959an Erroma Saria irabazi zuen eta Italiara joan zen musika ikasketak jarraitzera. Bertan Goffredo Petrassi, Sergiu Celebidache eta Bruno Maderna izan zituen irakasle. Francesco Lavagninorekin musika zinematografikoa ikasi zuen. Parisko Arteen Bienalean, Espainiako Musika Garaikideko Bienalean eta Amerikako eta Espainiako Musikaldietan parte hartu zuen. 1981etik 1991ra, Gasteizko Jesús Guridi Musika Eskolaren zuzendari ibili zen, eta horretatik kanpo ere aritu zen ikastaro eta mintegiak eskaintzen, konposizioaren arloan gehienbat.
Bere lanen artean, besteak beste, Trio Sonatina, Tríptico de canciones, Canción y danza, Músicas de Cámara, Jarraipen edota Monumento izeneko trilogia aipa daitezke. Esan bezala, antzerkirako zein zinemarako musika ere asko landu zuen: 90 film eta 50 antzerki lanen soinu banden egilea izan zen. Antzerkirako, adibidez, ¿Quién quiere una copla del Arcipreste de Hita?, El burlador de Sevilla eta Las mujeres sabias antzerki lanen soinu banda goraipatuak egin ditu. Arlo zinematografikoari dagokionez, Angelo Francesco Lavagninorekin izandako harremanaren ondorioz, elkarrekin aritu ziren Orson Wellesen Campanadas a medianoche lanean. Gainerakoan, bestelako filmetan ere aritu da musikagile modura, adibidez, honako lanetan: Nueve cartas a Berta (1965), Juguetes rotos (1966), Españolas en Paris (1971), El love feroz (1975), Retrato de familia (1977), Un hombre llamado Flor de Otoño (1978), Akelarre (1984), Mambrú se fue a la guerra (1985) eta Pasodoble (1988).
Pasodoble filmarekin musika onenari emandako 1988ko Goya Saria lortu zuen. Beste hainbat sari ere eskuratu zituen: denboraldiko musika obra onenari ematen zaion Sari Nazionala 1962an, Música de Cámara obrari esker; Círculo de Escritores Cinematográficos elkarteak ere Urteko Musikari Onenaren Sari Nazionala eman zion. 1999an, 70 urte bete zituenean, omenaldi berezia eskaini zioten Donostiako Musika Hamabostaldiak, SGAEk eta Euskal Herriko Unibertsitateak, baita Menéndez Pelayo Santanderko Udako Unibertsitateak ere. Irakaskuntzan eta musikagile gazteen prestakuntzan ere lan handia egin zuen, Maite Aurrekoetxea Viloria adibidez ikasle izan zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.