From Wikipedia, the free encyclopedia
Carl Ludvig Engel edo Johann Carl Ludwig Engel (Berlin, 1778ko uztailaren 3a - Helsinki, 1840ko maiatzaren 14a) alemaniar arkitektoa izan zen. Eraikin asko eraiki zituen Helsinkin eta hiria berreraikitzen lagundu zuen.
Carl Ludvig Engel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johann Carl Ludwig Engel |
Jaiotza | Berlin, 1778ko uztailaren 3a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Suedia |
Heriotza | Helsinki, 1840ko maiatzaren 4a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Arteen Akademia |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Helsinki Turku Hamina (mul) Pori eta Tallinn |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Mugimendua | klasizismoa |
Igeltsero hasi zen eta gero Berlingo Arkitektura Institutuan ikasi zuen. 1806an Napoleonek Prusia mendean hartu izanak arkitekto asko beste herrialde batzuetan lana bilatzera behartu zituen. 1808an udal arkitekto postua lortu zuen Tallinnen. Handik San Petersburgoko eraikin neoklasikoak ikusi ahal izan zituen. 1816an Helsinkira joan zen, Finlandiako Dukerri Handiko hiriburu berrira.
Helsinkin, besteak beste, katedrala, senatuaren eraikina, udaletxea, liburutegia eta unibertsitatea diseinatu zituen. Turku hiriaren plan berria ere diseinatu zuen, 1827ko sutearen ondoren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.