From Wikipedia, the free encyclopedia
Cardiff City Football Club (galesez: Clwb Pêl-droed Dinas Caerdydd) Galesko Cardiff hiriburuko futbol talde bat da.
Ezizena(k) | The Bluebirds | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1899ko urtarrilaren 1a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Cardiff City Stadium edukiera: 27.500 lagun inaugurazioa: 2010eko uztailaren 22a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Vincent Tant | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Neil Warnock | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2018-19 | 18.a (jeitsi da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
1899ko urtarrilaren 1an Riverside A.F.C. izenarekin sortu zen Galesko hiriburuan. 1908 urtean Cardiff City izena hartu zuen. Lehenengo urte bikainak 20. hamarkadaren erdi aldera izan zituen. 1924ean Ligan bigarren egin zuen, 1925ean Kopako finalista izan zen eta azkenik 1927an Kopa irabaztea lortu zuen, Ingalaterratik kanpoko talde batek lortu duen aldi bakarra da. Hori gutxi balitz Charity Kopa (Superkopa) ere lortu zuen urte berean. Ordutik aurrera taldearen gainbehera etorri zen.
60. hamarkadan Ingalaterrako bigarren mailako taldea izan arren Galesko Koparen bidez Europako Errekopa jokatzen hasi zen. Horrela 1968an final erdietara iritsi zen (bigarren mailako talde batek inoiz lortu duen emaitzarik onena) baina Hanburgok kanporatu zuen, etxean 1-1 berdindu eta Alemanian 3-2 galdu baitzuen.
1992an Galesko futbol liga sortu arren Cardiffek Ingalaterran lehiatzen jarraitzea erabaki zuen, bigarren mailako taldea bazen ere ekonomikoki errentagarriagoa baitzitzaion. Azken urteetan oso ondo ibili da. 2008an berriz iritsi zen Kopako finalera baina Portsmouthek 1-0 gainditu zuen finalean. 2012an Ligako Kopako finala jokatu zuen eta oraingoan Liverpool FC izan zuen borrero penalti jaurtiketatan.
Azkenik 2013an lehen mailara igotzea lortu zuen 51 urteren ondoren. 2012 eta 2015 artean ekipamendua aldatu eta elastiko gorria eta praka beltzak erabili zituen. 2015 urtean bere kolore urdin historikoa berreskuratu zuen eta 2018an berriz igo zen.
|
|
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.