Burj Al Arab
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Burj Al Arab dorrea (arabieraz برج العرب "Arabiarren Dorrea") Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian dagoen luxuzko hotel bat da. Hotelaren jabea Jumeirah taldea da eta Said Khalilek eraiki zuen. Estrukturak itsasontzi baten belaren itxura du.
Burj Al Arab | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Arabiar Emirerri Batuak |
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | Dubai |
Hiria | Dubai |
Koordenatuak | 25°08′29″N 55°11′07″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1999 |
Inaugurazioa | 1999ko abenduaren 1a |
Jabea | Jumeirah (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Tom Wright (en) |
Egitura ingeniaritza | Atkins (en) |
Estiloa | high-tech architecture (en) arkitektura postmodernoa |
Dimentsioak | 321 () m |
Solairuak | 56 |
Lurrazpian | 3 |
20 | |
Webgune ofiziala | |
Eraikina hondartzaren ondoan eraikitako irla artifizial batean kokatzen da. Dorreak 321 metroko altuera dauka eta 60 solairu ditu; munduko hotel handienetarikoa da, nahiz eta bere altuera guztiaren %39ak erabilerarik ez izan[1]. Dorrearen azken solairuan, 210 metroko altueran, helikopteroak aireratzeko pista dago.
Burj Al Arab hotela Atkins aholkularitza enpresak diseinatu zuen, Tom Wright arkitektoaren gidaritzapean. Diseinua eta eraikuntza Rick Gregory ingeniari-enpresa kanadarrak kudeatu zituen. Uharte artifizialaren eraikuntza 1994an hasi zen eta 2.000 langilek hartu zuten parte. Belaontzi baten belaren antza izateko eraiki zen. V eran zabaltzen dira bi "hego", "masta" zabal bat osatuz. Haien arteko espazioa atari erraldoi batek betetzen du.
Murray & Roberts Hegoafrikako eraikuntza kontratistak eraiki zuen hotela. Barne-diseinuak KCA enpresako Khuan Chew-ek eta John Coralan-ek burutu zituzten eta Arabiar Emirerri Batuetako Depa Group-ek gauzatu zituen.
Eraikina 1999ko abenduaren 1ean zabaldu zen.[2]
Hotelaren heliportua Rebecca Gernon irlandar arkitektoak diseinatu zuen. Heliportua eraikinaren 59. solairuaren gainean dago, eta erabilera ugari izan ditu: auto-lasterketa-pista, boxeo-ringa, tenis-pista edota historiako kite surf jauzirik altuena egiteko jauzi-puntu gisa ere erabili izan da.
Ingeniaritza-lan konplexua izan zen hotelaren eraikuntza. Esaterako, hotela itsasertzean eraikitako 280 m-ko uharte artifizial batean dago. Zimendu egokiak ziurtatzeko, enpresa eraikitzaileak 40 metroko luzerako hormigoizko 230 pila sartu zituzten hondarrean. Jarraian harritzarrez osatutako lur gainazaleko geruza bat sortu zuten zimenduak higaduratik babesteko. Hiru urteko lana eman zuen itsasoari lurra berreskuratzeak, eta hiru urte baino gutxiago behar izan ziren eraikina bera eraikitzeko. Eraikinak 70.000 m3 hormigoi baino gehiago eta 9.000 tona altzairu ditu.
Eraikinaren altuera kontuan hartuta, Burj Al Arab munduko bosgarren hotelik altuena da Gevora Hotel, JW Marriott Marquis Dubai, Four Seasons Place Kuala Lumpur eta Rose Rayhaan atzetik. Aldiz, erabilera mistoko eraikinak zerrendatik kenduta, Burj Al Arab munduko hirugarren hotelik altuena da. Rose Rayhaan-en egitura, hau ere Dubain, 333 metrokoa da, Burj Al Arab baino 12 m altuagoa.
Hedabideen arreta erakartzeko hainbat ekintza antolatu dira lurretik 210 metrotara dagoen heliportuan. Besteak beste:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.