From Wikipedia, the free encyclopedia
Burgos Club de Fútbol futbol talde gaztelarra da, 1922an Burgos hirian sortutakoa.
Ezizena(k) | La Burgatti | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1922 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | El Plantío edukiera: 16.000 lagun inaugurazioa: 2000 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Franco Caselli | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Jon Perez Bolo | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 9.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
1922an Burgos Foot-ball Club sortu zen baina garai hartan denbora taldeak fusionatuz zihoazen eta berehala aldatzen zuen izenez, Deportivo Castilla-Burgos, Unión Deportiva Burgalesa... ez zuen askorik iraun. 1936an Gimnástica Deportiva Burgalesa eta hirugarren mailara igo zen. 1946an Gimnástica de Burgos bihurtu zen eta 1949an Burgos Club de Fútbol.
1952an bigarren mailara igotzea lortu zuen urtebeterako baino iraun ez zuen arren. 1960an berriz itzuli zen bigarren mailara eta hamar urte eman zituen bertan. 1971ean Ignacio Eizagirre donostiarra entrenatzaile zela lehen mailara igotzea lortu zuen eta bi urte egin zituen bertan. 1976an itzuli zen lehen mailara eta lau urte egin zituen maila gorenean. 1980an maila galdu zuen eta diru arazo larrien erruz taldea desagertu egin zen.
1983an Real Burgos Club de Fútbol sortu zen aurreko taldearen harrobiko taldeari (Burgos Promesas) jarraipena emanez eta 1990 urtean lehen mailara itzuli zen. Lehenengo urtean defentsa izugarria erakutsi zuen eta gol gutxien jaso zuen taldea izan zen, 27 gol 38 partidatan. Bigarren urtean bederatzigarren postua eskuratu zuen. Hirugarren urtean lehenengo liderra izan zen, Errealari 4-0 irabazita, baina urte horretan maila galdu zuen. Berriz ere diru arazo larriak azaldu ziren eta beste behin taldea desegin zen.
1994an berriz ere Burgos Club de Fútbol sortu zen. 2001 urtean bigarren mailara itzuli zen baina hurrengo urtean arazo ekonomikoen erruz hirugarren mailara jeitsiarazia izan zen. Ordutik aurrera hirugarren maila eta bigarren B mailen artean aritu izan da harik eta 2021ean Bigarren mailara igotzea lortu zuen arte.
|
|
|
|
|
|
|
Burgos CF eta Real Burgo CF batera. 2024-25 barne:
Urtea | # | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
1999-00 | 3 | Bigarren B maila | 3.a | 1. itzulia |
2000-01 | 3 | 1.a | 2. itzulia | |
2001-02 | 2 | Bigarren maila | 16.a | 2. itzulia |
2002-03 | 3 | Bigarren B maila | 3.a | 1. itzulia |
2003-04 | 3 | 5.a | 1. itzulia | |
2004-05 | 3 | 3.a | 1/32 | |
2005-06 | 3 | 3.a | 4. itzulia | |
2006-07 | 3 | 2.a | 3. itzulia | |
2007-08 | 3 | 18.a | 1/16 | |
2008-09 | 4 | 3. maila | 3.a | - |
2009-10 | 4 | 1.a | - | |
2010-11 | 4 | 1.a | 1. itzulia | |
2011-12 | 3 | Bigarren B maila | 20.a | 1. itzulia |
2012-13 | 4 | 3. maila | 1.a | - |
2013-14 | 3 | Bigarren B maila | 10.a | 3. itzulia |
2014-15 | 3 | 12.a | - | |
2015-16 | 3 | 5.a | - | |
2016-17 | 3 | 16.a | 1. itzulia | |
2017-18 | 3 | 11.a | - | |
2018-19 | 3 | 3.a | - | |
2019-20 | 3 | 8.a | - | |
2020-21 | 3 | 1.a (I taldean) (igo) | 2. itzulia | |
2021-22 | 2 | Bigarren maila | 11.a | 2. itzulia |
2022-23 | 2 | Bigarren maila | 11.a | 2. itzulia |
2023-24 | 2 | Bigarren maila | 9.a | 1/16 |
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | |
---|---|
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.